Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko maiatzak 12

Kultur 2015 Tafallara iritsiko da abuztuaren 7an, Benito Lertxundiren kontzertuarekin

Foto noticia

2015/5/12

Nafarroako Gobernuaren Kultur 2015 Tafallara iritsiko da Benito Lertxundiren kontzertuarekin. Hitzordua abuztuaren 7an, 20:30etan, Tafalla Kulturgunean.

Kultur 2015 programa abuztuan zehar garatuko da mota guztietako 30 kontzertu baino gehiagorekin Nafarroako hainbat lekutan.

Benito Lertxundi

Benito-Lertxundi-349x232

Orion jaio zen (Gipuzkoa) 1942 urtean. 60 hamarkadako euskarazko kantagintzan aitzindiaria izan da eta Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Artze anaiak, Xabier Leterekin batera, besteak beste, Ez Dok Amairu taldea sortu zuten. Euskal musikaren ordezkari ezagunenetako bat izan da (eta da egun ere). Kantu benetan ederrak eta sentimentuz beteak sortzeko gaitasun aparta du eta lau hamarkadatan zehar errepertorio zinez azpimagarria argitaratu du.

Bere diisko berria “Oroimenaren oraina ” da; lan sortzailea, ederra artistikoki eta sakontasun sentsualekoa aurkezten digu 70. urte betetzen dituenean. Mende erdia emana kantagintzara, etorri handiko olerkari hau. Sarrerak 10 eurotan, salgai daude Tafalla Kulturguneko lehiatilan eta lotura honetan: SARRERAK EROSI

INFORMAZIO GEHIAGO CULTUR 2015

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Beste futbol bat posible da

Beste futbol bat posible da

Tafallako Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, atsegin handiz gonbidatzen zaitu “Emakumeen futbolari askotariko begiradak: beste futbol bat posible da...” hitzaldi-solas...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento