Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko martxoak 30

Kultura Arloko Kontseilua arauzteko parte-hartze jardunaldia

Foto noticia

2017/03/30

Azaroaren 16an antolatu zen Parte hartze Jardunaldia ondoren, zeinean Tafallako Kultura Arloko Kontseilua sortzeaz mintzatu baitzen, jasotako ekarpenak aztertu dira eta horietatik abiatuta Kultura Arloko Kontseilua arautzeko zirriborroa idatzi eta udaleko webgunean zintzilikatu da.

Agiria irakurri eta egoki jotzen dituzuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu.

Funtsezko gaiak zehazteko unea iritsi dela uste dugu eta horregatik apirilaren 10ean, astelehenarekin, arratsaldeko 20:00etan Centro Cultural Tafalla Kulturguneko Erabilera anitzeko Aretoan eginen den BILERAra deitzen zaituztegu. Bertan prozesu honi amaiera emanen diogu eta erakunde berria osatzeari helduko diogu, Tafallako kulturari buruzko gaiak jorratuko dituena.

Kultura Arloko Kontseiluan herritarrek parte hartu ahal izateko, talde sektorialak sortuko dira eta hauetatik aterako dira Kontseiluko ordezkariak.

Talde sektorialak egonkorrak eta antolaketarako gaitasuna izatea beharrezkoa da, ezaugarri hauek parte hartze eraginkorragoa eta araudian zehaztutako helburuak lortzea ahalbidetuko baitute.

Parte hartze prozesuaren lehen zatia eta gero, hiru Talde sektorial sortzea proposatzen da:

  • Musika eta dantza
  • Arte eszeniko eta bisualak
  • Literatura, ondarea eta bestelako espezialitateak…

Aipatutako bileran gai hau aztertuko da. Egun honetan ere talde sektorialetako ordezkariak aukeratzea izanen litzateke egokiena.

Gainera, lehendakariordetzan talde sektorialetako ordezkari bat egotea proposatzen da. Hortaz, gai hau ere jorratuko dugu.

Etorriko zareten ala ez konfirmatzea eskatzen dizuegu, participacion@tafalla.es helbidera mezua bidaliz.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento