La Kolasa Gazte Etxeak asanblada parte hartzailean erabakitako urteko lehenengo seihilekoarentzako ekimen eta tailerrak aurkeztu ditu. Kurtso guztientzako kuotak 10€koak izango dira 13-30 urte bitarteko tafallarrentzat, 25€koak 30 urte baino gehiago dituztenentzat eta 30€koak tafallan erroldatuak ez daudenentzat. Gainera, berdintasun eta heziketa afektibo-sexual tailer bat ere eskaintzen da, Zaragozako Amaltea Sexologia Institutoarekin, eta autodefentsa feminista tailerra.
La Kolasa Tafallako gazteriarentzako bilgune puntua da, honen kezka mota guztiei etekina ateratzeko baliagarri izan nahi duena. Artelanak erakusteko gune bat eskaintzen du, irteera eta txangoen antolakuntza, bilera gelak, sukaldea, wifia… Hegoak elkartearekin lokaletan drogei buruzko hitzaldiak antolatzeko laguntza ere eskuratu daiteke.
Era berean, La Kolasak gazteentzako baliabide ugariei buruzko informazioa errazteko dago. Gazte txartela, ikasle txartel internazionala, Go 25 edo Emanzipa; gazteontzako emantzipazio programari buruz esaterako.

La Kolasan antolatzen diren aktibitateei buruzko informazioa jaso nahi baduzu ondorengo helbideen bidez egin dezakezu:
E-mail: lakolasa@hotmail.com
Telefono zenbakia: 948 704 177
Mobila / Whatsapp: 630 733 643
C/ Mayor 42 (Patio de la Colasa)
KURTSOAK
- DJ. Hasiera. Otsailaren 19tik apirilaren 30era
- Graffitira zuzendutako marrazketa tailerra. Martxoaren 5etik 14ra
- Konpetizio-drona sor ezazu. Martxoaren 9tik 30era
- “Afaltzera gonbidatzen zaitut”. Sukaldaritza. Martxoaren 15etik apirilaren 12ra
Informazio guztia HEMEN kontsultatu dezakezu.