Et Incarnatus “Et Incarnatus” ganbera orkestrak kontzertu solidarioa eskainiko du larunbatean, abenduak 18, Kulturgunean
Larunbat honetan, abenduaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, La Palmako sumendiak kaltetutako pertsonei laguntzeko kontzertu solidarioa izango da Tafalla Kulturgunean.“Et Incarnatus” Ganbera Orkestrak antolatu du ekitaldia, Tafallako Udalak lagunduta.
“Orkestraren ezaugarri den gogo ekintzaile eta sortzaileari esker, begirada eskualde hondatu batean eta bertako biztanleengan jarri dugu, eta gabonetako egun hauetan poz eta sosegu pixka bat eraman nahi dugu, hobekien egiten dakigunarekin”, adierazi dute Et Incarnatusetik.
Proiektua
Kontzertu solidarioan kolaboratzaile ugari izango dira, besteak beste, Rogelio Botanaz kantautore gipuzkoarra, duela zenbait hamarkada Tenerifen bizi dena, Kanarietako musika tradizionalaren ezagutzaile, ikertzaile eta bultzatzaile handia; Arantza Irañeta soprano tafallarra, edo gure lurraldeko folklorearen izen handiko artistak, hala nola Leturia, Kristina Aranzabe edo Nikotina.
Gainera, José Antonio San Miguel Alfarori musika-lan bat enkargatu zaio, La Palma uharteari eta bertako biztanleei eskainia. Obra Tafallan estreinatuko da, Kanariar Uharteetako telebistak horretarako utzitako fotogramekin batera. Obra “Tacande” da, eta guantxez “Tierra quemada” esan nahi du.
Proiektuaren bigarren zatia La Palma uhartera bidaiatzea izango da, bertako hainbat lekutan kontzertuak emateko. Espedizioa Eguberri egunaren ondoren abiatuko zen, eta 2022. urtean hasiko. Kontzertuetan Kanarietako artxipelagoko musikari batzuk arituko ziren, Et Incarnatus orkestrarekin batera. Espedizio osoa grabazio eta filmazio talde batek dokumentatuko du, bidaia osoan zehar lagunduko diena.
Et Incarnatus
Orkestra honek 25 urteko historia bete berri du, eta dozena bat musikari gaztek sortu zuten Felipe Gorriti konpositorearen heriotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertuetan, etiketarik eta konplexurik gabeko hainbat diziplina artistiko integratzeko asmoz.
Ordutik, orkestrak esperientzia handia izan du bere lanari eta musikagile eta musikari ugarirekin izandako etengabeko lankidetzari esker.