Eragina LTDan eta 4G eta 5G telefonia mugikorra zerbitzuan jartzea
Tafallan belaunaldi berriko (4G eta 5G) telefonia mugikorreko zerbitzua ipintzen ari da eta honek lurreko telebista digitalaren (LTD) harreran eragina izan dezake. Eragin h...
Larunbat honetan, irailaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Laiak sari banaketaren laugarren edizioa ospatuko da Tafallako Kulturgunean. Gainera, ostiralean, hilak 22, Paloma Del Río Cañadas kazetariak “Emakumeen kirolaren ikusezintasun historikoa” hitzaldia eskainiko du Kulturgunean, 18:00etan.
The Guateq ‘s bandak musika ukitua jarriko dio larunbateko ekitaldiari eta honakoen lana aitortuko da:
ALEJANDRO ANTOÑANZAS
Erriberriko Udaletik LGTBIQ+ pertsonen eskubideen borrokan egindako lanagatik eta Laiak erakundeak egiten duen guztian beti eskaini duen arretagatik, Erdialdeko saria Alejandro Antoñanzasek, Erdialdeko Garapen Partzuergoko kideak, jasoko du.
GAYLUR EUSKADI
Nafarroa eremuan, saria Gaylur elkartearentzat da, Gayfriendly pertsonen arteko harremanak bilatzeko eta sortzeko beharrei aurre egiteko egindako lanagatik
PALOMA DEL RÍO CAÑADAS
Paloma Del Río Cañadas kazetaritzan aritzen diren emakume garrantzitsuenetako eta adierazgarrienetako bat da. 35 urte baino gehiago daramatza komunikazioaren munduan, kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematen saiatzen. Espainiako Estatuan, kirol-kazetaritzaren aitzindaria izan zen. Eremu hori gizonezkoen generoari bakarrik baimentzen zitzaion, kristalezko sabaia apurtu zuen eta RTVEn ginmasia, patinaje edo hipika emanaldirik onenen sinonimoa da.
LGTBI eskubideekin konprometituta, LGTBI pertsonei kirolean ikusgarritasuna ematearen erreferente eta defendatzaile bihurtu zen. Bere azken lana “Yo no quiero esconderme “(Nik ez dut ezkutatu nahi) hiru kapituluko bideo-podscat bat da, Espainiako estatuko kirolaren barruan LGTBI errealitatean sakontzen duena.
BIBA ZUEK (ETB1)
Aurten aipamen berezia egingo zaio astelehenetik ostiralera ETB1en ikusgai dagoen Biba Zuek programari, eta bereziki Albina Stardust Drag queenak egiten duen atalari, Genero eta sexu aniztasunari buruzko erreportajeak eginez, beste ikuspegi batetik hezten saiatzen da. Aipamen hau komunikabide publiko batetik giza eskubideen defentsa egiteak duen garrantziagatik ematen da.
Sari hauek LAIAK erdialdeko LGTBIQ+ elkarteak antolatzen ditu, LGTBI pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatu, aitortu eta bultzatzen dituzten pertsonak eta erakundeak aintzatesteko asmoarekin. Bestalde, foru-erakundeei dei bat egiten saiatzen dira, landa-eremuetako LGBTI pertsonen errealitatean arreta jarriz, askotan hiriburuaren zentralismoak ahaztuta.
Tafallan belaunaldi berriko (4G eta 5G) telefonia mugikorreko zerbitzua ipintzen ari da eta honek lurreko telebista digitalaren (LTD) harreran eragina izan dezake. Eragin h...
1874ko martxoaren 29an, Somorrostroko lerroan, granadazko kasko batek Teodoro Rada Berruezo brigadier karlista hil zuen, "Radica" ezizenez ezaguna. 150 urte geroago, bere bizi...
Azken egun hauetan, NUKFn toki-erakundeen kontsulta ugari jaso dugu DANAk kalteturiko udalerriei eta pertsonei laguntza bidaltzearekin lotuta. NUKF zenbait erakunderekin la...