Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2024ko martxoak 13

“Larrialdi klimatikoa. Erronka sozial saihestezina ” erakusketa

Foto noticia
Datorren asteazkenean, martxoak 13, arratsaldeko 18:30ean, Tafallako Udalak Lucas Vallecillos argazkilariaren “Larrialdi klimatikoa. Erronka sozial saihestezina” argazki erakusketa inauguratuko du Hiritarren Zentroko Erabilera Anitzeko Aretoan. Nafarroako Gobernuko Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak sustatutako Somos Personas/Pertsonak gara programaren testuinguruan kokatua dago. Ekitaldi honetan Lucas Vallecillos autorea izanen dugu eta berarekin argazki-proiektu honen diseinuaz eta errealizazioaz hitz egiteko aukera paregabea izanen dugu.

Tafallako Udalak bat egin du beste udalerri batzuekin batera proiektu handiago baten parte den proposamen interesgarri honekin: Iruñea, Tutera, Cintruenigo, Berriozar, Castejon, Sunbilla, Zizur Nagusia, Lizarra, Eguesibar eta Otxagabia.

Obra Estatuan bizitzen ari garen larrialdi klimatikoari buruzko giza eskubideen ikuspegia duen ikus-entzunezko saiakera bat da, 3 urtean zehar garatua, Garapen Jasangarriaren Helburuak sustatzen dituena, eta datozen urteetan gizarteak aurre egin beharko dion ezinbesteko erronkaren dimentsioei buruz hausnartzera gonbidatzen duena.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento