Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko ekainak 12

Larunbat honetan Kulturgunean, Ainara Ortega eta La Tafallesarekin Jazzeatzen

Foto noticia

2018/06/12

ainara ortega“La Tafallesa” Musika Bandak, Ainara Ortegaren ahotsarekin batera, ikusle mota guztientzako aproposa den jazz eta swing klasikoena eskainiko dute larunbat honetan, ekainak 16an, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean. Ainara Ortega Donostiko Musikene Goi mailako Jazz Kontserbatorioan lizentziatu den lehenengo emakumea da. 19 urterekin iada dixieland musika lantzen zuen Mac Jeara’s Band taldearekin. Hauek lau urtetan ehun kontzertu inguru eskaini zituzten. Ez hori bakarrik, musika eta antzerki proiektu askotan lan egin du artista ezagunekin batera: Iñaki Salvador piano jotzailea, Bob Sands saxofoilaria edo Joaquín Chacón gitarrista.

Etbko Goenkale saioaren soinu bandari ere ahotsa jarri zion. Egin duen azkena Theo’s House pelikula finlandiarraren soinu banda izan da, Pascal Gaigne konpositore ezagunak sortua. Scat izena daraman bere lehenengo diska 2015ean atera zuen eta Ainarak lantzen dituen hizkuntza eta estilo nahasketaren bildumarik egokiena da, kantari elektriko honen autoerretratu paregabea.

Data: 2018ko ekainaren 16a, larunbata

Lekua: Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Ordua: 20:00

Sarrera: 3€

SARRERAK EROSI

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bisita gidatua Juncal aintzirara

Bisita gidatua Juncal aintzirara

Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento