Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko otsailak 14

Larunbata honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena ospatuko da Tafallan

Foto noticia

2017/02/14

20170218 FINAL LAURDENA TafallaUrteak joan urteak etorri, Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako euskal kulturaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. 2011tik aurrera, bi urtean behin jokatzen da, Bardoak taldekako bertso ekimenarekin txandakatuz. Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketak inoizko parte hartzerik handiena izango du, 35 bertsolarik eman baitute aurten izena. Lehen aldiz parte hartu duten bederatzi bertsolariekin abenduan Iruñean kanporaketa bat jokatu ostean, 30 izango dira txapelketaren azken fase honi ekingo diotenak.

Bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa, otsailaren 18an hasi eta apirilaren 8ra arte. Tafallan izango du abiapuntu, eta Iruñeko Anaitasuna kiroldegian bukatuko da. Bertsolariekin batera, hamaika gai-jartzailek, zazpi epailek eta hamarnaka laguntzailek egingo dute posible egitasmoa.

Eta abiaputua larunbata honetan izango da, otsailak 18, arratsaldeko 17:30etan Centro Cultural Tafalla Kulturgunean. Sarrerak 4€ balioko dituzte bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat; 6€ helduentzat. www.bertsosarrerak.eus atarian eta egunean bertan aretoetako leihatiletan ere salduko dira.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento