2018/06/29
Atzo arratsaldean Nafarroako Plazan elkarretaratze bat ospatu zen LGTBI+ pertsonen eskubideen alde, Harrotasunaren Eguna zela eta. Hainbat zinegotzi bertan izan ziren, LAIAK kolektiboarekin batera Udalak ere bertara gerturatzeko deia zabaldu zuelako.
Kolektiboko hainbat kidek testu bat irakurri zuten: “lurra oxigenatzeko garaia da, dibertsitatea bertan sartu dadin. Gure Erdialdean aurreiritzirik gabeko gizartearen fruitua jaso dezagun eta genero nortasuna edo orientazio sexualagatik, inor baztertua izan ez dadin”.
Ez ziren ortzadarraren koloreen bandera eta pegatinak falta izan. Ondoren, Alde Zaharreko tabernek pultserak banatu zituzten “Gaztepintxo harroa” lelopean ospatu zen pintxo-pote berezian. Azkenik, Udaleko etxe-aurrearen argiztapenean banderaren sei koloreak ikusi ahal izan ziren, Tafallako herrian argi utziz mobilizazioaren leloa: kausa, borroka eta harrotasuna.
