Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2023ko ekainak 28

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna 2023

Foto noticia

Ekainaren 28an LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, sexu- eta genero-aniztasuna ikusaraziz eta aldarrikatuz.

Gogoan ditugu 1969an New Yorken izandako istiluak, non LGTBI+ pertsonak matxinatu egin ziren LGTBI+ pertsonen eskubide eta askatasunen aldeko lehen erakunde aktibistek bizi zuten bidegabekeriaren aurrean.

LGTBI+ pertsonek historian zehar jasan duten diskriminazio-egoera eta eskubide-gabetzea errealitate aitortua da.

Nahiz eta gaur egun aldaketa sozial sakona gertatzen ari den, aniztasuna ikusgarriagoa izanik, oraindik muga eta oztopo asko daude LGTBI+ pertsonek egunero aurre egin behar dietenak.

Ezin dugu guardia jaitsi pentsatuz ezinezkoa dela egindako bidean atzera egitea, esperientziak kontrakoa erakutsi digulako.

Inoiz baino beharrezkoagoa da ahotsa altxatzea oinarrizko giza eskubideen defentsan, hala nola sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen defentsan, errealitatea ukatu eta LGTBI+ pertsonak klandestinitatera eta eskubideen galerara eraman nahi dituzten diskurtsoen aurrean.

Arau-esparrua da gure aliaturik onena, LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunean aurrera egiten modu erabakigarrian lagundu duelako, eta gizarte-mugimendu aktibistaren lan jarraitua eta irmoa izan delako bultzatzaile eztabaidaezina.

Ildo horretan, 2017ko ekainean, inflexio-puntu bat gertatu zen LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako 8/2017 Foru Legea onartzearekin, LGTBI+ pertsonen benetako berdintasuna eta eskubideak erabat bermatzeko printzipioak, bitartekoak eta neurriak ezarri eta arautzeko, Nafarroako Gobernuak eta toki-entitateek eskumena dugun eremu publiko eta pribatuetan sexu-orientazioagatiko, genero-adierazpenagatiko eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazio oro prebenituz, zuzenduz eta ezabatuz.

Tafallan, 2018ko martxoaren 24an, LAIAK Tafallako eta Erdialdeko LGTBIQ+ kolektiboaren aurkezpena egin zen. Eslogan hau aurkeztuz: Erdialdean zabaldu dezagun armairua!

Une horretatik aurrera erreferente soziala eta instituzionala izan da, aniztasuna aberasten gaituen balioa dela erakutsiz.

Administrazio publikoak garen aldetik, jarrera aktiboa hartzeko betebeharra dugu, pertsona guztientzat bizitza osoa bermatzeko helburuarekin.

Hori dela eta, Tafallako Udalak bere konpromisoa berresten du LGTBI+ pertsonen giza eskubideen legezko aitorpena sendotzea lantzen duten politika publikoak bultzatzen jarraitzeko, izan ere, sexu-aniztasuna, sexu- eta genero-orientazioa eta -identitatea oraindik ere diskriminazio- eta bazterketa-kausa bat da, eta hori intolerantzia da guretzat.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento