Haur Eskolako onarpen prozesua 2026/2027
Pasa den asteazkenean, inauteriak bukatuta, Pikutxo gazte sarien banaketaren hamaseigarren edizioa ospatu zen La Kolasa Gazte Etxean.
Gazte Batzordea sari banaketa hau sortzera bultzatu zuen arrazoi nagusia azaldu zuen Miguel Ángel González “Chamaco” Tafallako Udalaren gazte Teknikariak:
“Modu xumean eskerrak eman nahi genizkion egun dibertigarri eta koloretsu hauetan haien esfortzua, denbora, umore eta sormenarekin gozarazten gaituzten pertsona eta kuadrilla guztiei”.
Sari banaketaren hasieran esker ona adierazi zitzaien Tafallako Ikastetxeei, inauteriak proiektu hezitzaileak bideratzeko erabilgarri egiteagatik, haien kalejira ikusgarriengatik eta txiki zein familien artean giro ona sortzeagatik.
Sariei dagokionez, Txiki Tabernak irabazi zuen apainketa onenaren saria bere Jamaikako dekorazioagatik, koadrilla mozorrorik onena “itsasoko pertsonai eta medusena” izan zen eta bakarkako mozorrorik onena Luis Muños eta Fernando Pernautek irabazi zuten, “José Luis Moreno eta Macario” parodiatzeagatik.
PIKUTXO GAZTE SARIAK 2019
Tafallako Udalak, liburutegiarekin batera, eta Elhuyarrek “Zientzia-emakumeak argira” erakusketa antolatu dute. Otsailaren 10etik martxoaren 10era, Tafallako Liburutegian ...
Nafarroak bat egiten du 2026ko Hezeguneen Munduko Egunarekin, "Hezeguneak eta ezagutza tradizionalak: kultura-ondarea ospatzea" lelopean, gizartea sentsibilizatzeko eta inplik...