
Hirigintza topaketak Tafallan ospatuko dira
Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Tafallan abenduaren 13an, asteazkena, egingo diren hirigintza topaketen lauga...
Goizeder Juango Berdintasun zinegotziaren eta Pili Berrio Tafallako talde feministen ordezkariaren eskutik, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu da gaur goizean Udaletxean.
Berdintasun Arloak antolatutako programak Kultura, Gazteria eta Euskara arloen lankidetza eta tokiko mugimendu feministaren proposamenak biltzen ditu.
Aurtengo adierazpen instituzionalakdioen moduan, ezin dugu ahaztu pertsona guztiok jaio garela interdependenteak eta zainduak izateko beharra dugula, eta, horregatik, berriro azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela zainketen lanketan aldaketa bat egitea. Nafarroako udalerrien Berdintasun Saretik adierazi dute ezinbestekoa dela genero-desberdintasunak, rolak eta estereotipoak gainditzea eta herritar guztiak sentsibilizatzea, bizitzari eusten dioten zereginei ikusgarritasuna eta balioa emateko, bai maila fisikoan, bai emozionalean eta mentalean.
Pili Berrio mugimendu feministako ordezkariak nabarmendu nahi izan du estatistiken arabera emakumeek gizonek baino denbora libre gutxiago dutela. 43 minutu gutxiago astean eta 65 minutu asteburuan. Etxeko lanak, hala nola otorduak prestatzea edo arropa zaintzea, emakumeek egiten dituzte gehienbat.
Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera, 2016tik 2020ra bitarteko aldaketarik garrantzitsuenak lan-egonkortasunean eta kargu politikoetarako sarbidean gertatu dira. Soldatetan eta lan-igoeretan uste dute biztanleriaren ehuneko handienak ( % 70 eta % 67) emakumeen egoera gizonena baino okerragoa dela.
10:30 Miriam García parkea: Landaketa feminista
14:30 Baigorri Elkartea: talde feministek antolatutako bazkaria.
12:00 Nafarroa plaza: emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionalaren irakurketa.
19:00 Tafalla Kulturgunea: Aitortza ekitaldia:
20:00 Nafarroa plaza: Elkarretaratzea eta manifestazioa Tafallako talde feministek deituta.
20:00 Tafalla Kulturgunea: Bakarrizketa euskaraz. Ikuskizun honetan generoa umorezko gaitzat hartuko dute. Besteak beste, hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua landuko dira.
18: 30 La Kolasa: Hitzaldia: arraila orgasmikoa, patriarkatuak oheraino jazartzen gaituela dioena.
19:00 Tafallako Liburutegia: Liburuaren aurkezpena. Ni casadas ni sepultadas. Las viudas: una historia de resistencia feminista, Amaia Nausia Pimoulier autorearena.
18:00 eta 20: 15ean Tafalla Kulturgunea:
Zinema eta emakume zuzendariak zikloa. Honako film hauek proiektatuko dira:
Petite Maman
Alaba Iluna
Anaisen amodioak
Noraren esnatzea
Gertaera
Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Tafallan abenduaren 13an, asteazkena, egingo diren hirigintza topaketen lauga...
Hitzorduak herritarrak, toki entitateetako ordezkariak eta enpresak bildu zituen Kulturgunean 2023ko ekintzak errepasatzeko asmoz Erdialdeko Garapen Partzuergoak eta Nafarr...
Berlingo Filarmonikoko bakarlari bat eta nazioarteko ibilbidea duen Balkan Paradise Orchestra talde katalana aurtengo interprete eta irakasle taldearen parte dira Tubala Br...