2016/5/15
Maiatzaren 27ra arte ikusgai egongo dira Tafallako Kultur Etxean Leire Olkotz, Mikel Mayora eta Manuel Cifuentes artistek Tafallan ospatu zen Udaberriko I. Asteburuan zehar eginiko lanak.
Ekimena estraineko aldiz ospatu da, jarduera anitzak antolatu dira eta ASCOTA, Tafallako Udala, ikastetxeak eta tabernen laguntza izan dute. Arte erakusketa hiriko kaleetan izan da antolatutako jardueretako bat.
Horrela hiru artista tafallarrak zenbait txokotan kokatu ziren eta bertatik burutu ahal izan zituzten bere lanak, bertaratu zen publikoaren begiradapean. Orain koadro hauek ikusgai daude Kultur Etxean.
Lanak astelehenetik ostiralera ikus daitezke, 19:00etatik 21:00etara.
