Herriko txikiek ilusio handiarekin itxaroten dituzte opariak eta alaitasuna etxera dakartzaten pertsonai hauek. Mari Domingi izango da iristen lehena, ostiral honetan, abenduak 20. Auroroen enparantza izango da topalekua. Bertatik, Zapato taberna aldera joango dira haien abestiak Mari Domingiri kantatzeko. Hau azaltzean eta umeen eskutitzak jasotzean, Arkakusoen Plazatxoraino jaitsiko dira. Bertan, baserritarrez jantzirik dauden ume guztien artean txokolatea banatuko da.

Olentzerok bere 50. urteurrena ospatzen du

Olentzerok 24ean bere 50. Urteurrena ospatuko du Zidakos Hirian, momenturako egina izan den apaindura berezi batekin. Ohikoa den bezala, Udaletxetik aterako da Baigorri abesbatzak kantatzen dion bitartean. Behin kaleak hartuta, berarekin izanen dira txistulariak, gaiteroak, zanpantzarrak, dantzari txikiak eta Tafallako Musika Eskolako Banda.
Erakusketa eta hitzaldia

Bere 50. Urteurrenaren harira, Olentzeroren Batzordeak argazki erakusketa bat antolatu du Kultur Etxean abenduaren 9tik 23ra. Gainera, bihar, abenduak 19 osteguna, 20:00etan hitzaldi bat egingo da Naiara Ardanaz eta Jose Mari Esparzarekin. Hauek, Olentzeroren irudiari buruz eta bere eraldaketei buruz muntzatuko dira.