Emakumeen VIII. San Fermin Esku Pilota igande honetan Ereta Pilotalekuan
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
2018ko abenduaren 20an Kirol Patronatuaren eta bertako kirol taldeen ordezkariak Tafallako Udaletxean bildu ziren urteko kirolaririk onenak hautatzeko. Klub ezberdinek osatutako inkestak aztertu ostean, eztabaida eta bozkaketa bat egin zen, ondorengo emaitzak isuriz:
Emakumezko kirolaririk onena María Cañardo Dorronsoro atleta izan da, Nafarroako gazte kategoriako heptatlon txapelduna. Gizonezkoa ordea Aspil Vidal Ribera taldeko kide eta Nafarroako Sub-19 Selekzioko kapitain izan den Unai Martínez Macaya areto futbolaria izan da. Taldeei dagokionez, Tafallako Gimnasia Erritmikoko kadeteak izan dira kategoriarik onena, klub onena ordea Tafallako Arku Kluba, Nafarroako Lehiaketak antolatzeaz gain kirol honi herrian eman dioten bultzadagatik, tailerrak eta erakusketak antolatuz. Mikel Senosiain Jericó izan da laguntzailerik onena, Tafallako eskubaloiaren alde egindako lanagatik. Bar de Javi tabernak jaso du babeslerik onenaren saria eta Iker CarreraetaGoretti Sesma izan dira promesarik nabarmenenak.
Aurten XXIV. TAFALLAKO KIROLAREN SARI BANAKETA ospatuko da. Normalean ferietako ostiralean ospatzen da urtero baina aurtengoan, Binakako Esku-Pilota txapelketa partidua ospatuko denez, hurrengo asteburura mugituko da. Beraz, otsailaren 15ean arratsaldeko 20:00etan ospatuko da, Tafalla Kulturgunean.
Ekitaldian saria banatuko zaie irabazle guztiei eta hitzaldi txiki bate gongo da.
Gaztelerazko atalean ikusi ditzakezu saritu guztiak, finalistak eta haien lorpenak.
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...
Maiatzak 3 igandea Sarrera: 4€ Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: 18:00 Buruaren magia eta emozioa batzen dira «Sinestea Boterea da» eskaintzeko, Toni Bright-en menta...