Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko abenduak 29

María del Carmen Rincón Huertaren hilketa matxista arbuiatu eta gaitzesteko Adierazpen instituzionala

Foto noticia

Adierazpen instituzionala, 2022ko abenduaren 20an, asteartea, Cortesen jaio eta Zaragozan bizi zen María del Carmen Rincón Huertaren hilketa matxista arbuiatu eta gaitzesteko.

Tafallako Udalak doluminak eman nahi dizkie María del Carmen Rincón Huertaren familia eta lagunei, baita Cortesko eta Zaragozako udalei eta herritarrei ere.

Errealitate iraunkor horren aurrean, Tafallako Udalak emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzesten ditu, giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketa larrienetako bat baita.

Indarkeria sexista egiturazko fenomenoa da, eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman asimetrikoetan oinarritzen da. Horren ondorioz, emakumeak eta neskatoak diskriminatuak eta bortxatuak izaten dira bizitzako edozein unetan eta edozein esparrutan.

Horregatik guztiagatik, Tafallako Udalak:

1. María del Carmen Rincón Huerta Cortésen jaio eta Zaragozako bizilagunaren hilketa arbuiatu eta gaitzesten dugu, eta gure babesa eta elkartasuna adierazten diegu familiari eta gertuko inguruneari, une zail hauetan.

2. Erakunde publikoa garen aldetik, apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak emakumeen aurkako indarkeriaren aurka egiteko ezartzen dituen betebeharrak toki-eremuan betetzen direla bermatzeko konpromisoa hartzen dugu.

3. Herritarrei gonbidapena egiten diegu emakumeek jasaten dituzten indarkeria-moten aurrean aktiboki erantzuteko eta indarkeria matxista gaitzesten jarraitzeko, emakumeek duintasunez, segurtasunez eta askatasunez bizitzeko duten eskubidea aldarrikatuz.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento