Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko otsailak 28

Martxoak 8 | Egitaraua eta greba feminista

Foto noticia

Martxoaren 8an emakumeok gure batasuna, sororitatea eta lortutako eskubideak ospatzen ditugu, egungo abusu eta desberdintasunak ikustera ematearekin batera”, azaldu du Rakel Álvarez, Berdintasun zinegotziak.

Gainera, data hauetan eta bereziki Tafallan mugimendu feministak daukan protagonismoa azpimarratu nahi izan du: “Gizon eta emakumeen arteko berdintasunagatik borrokatzeko erabateko konpromisoa duten talde feministak ditugu gurekin, emakumearen eskubideak urratzen direnean atzerapausorik ematen ez dutenak”. Era berean, hauen inplikazioa eskertu nahi izan du bi eremutan: Berdintasun Batzordearekin instituzioetan lan egiteagatik eta hiritarrekin lan egiteagatik, erreibindikazioak kalera hurbilduz.

Berdintasun Batzordeak urtarrilean ospatu zen bilera baten bidez greba feministara batzeko eta erakunde feministek antolatzen zituzten ekintzekin bat egiteko erabakia hartu zuen. Horregatik, iaz bezala, martxoaren 8an ospatu behar ziren ekimenak aurreko egunera mugituko dira.

Zinegotziak deialdia zabaldu die Tafallako merkataritza eta ostalaritzan ekintzaile bezala diharduten emakumeei, martxoaren 7ko goizean Udaleko Osoko Bilkuren Aretora hurbildu daitezen, lan eremuko estereotipoak apurtzeagatik esker ona jasotzeko eta eguneko protagonistak izateko. 

EGITARAUA:

Egitarauari dagokionez, doaneko haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da, umeen zaintzaz arduratu behar diren emakumeen presentzia errazteko.

Martxoaren 8aren egitarauaren kostua 4000€koa izan da, Kultur eta Berdintasun Arloek prestatutakoa kontuan hartuz. “Loco desatino” antzezlana eta “Mulier” dantza ikuskizuna Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituan sartzen dira eta hauek Nafar Gobernuaren diru laguntzarekin antolatu dira, Berdintasun Institutuaren bidez.

Azken urteetan bezala, berdintasun teknikariak dituzten herriek osatzen duten Entitate Lokalen Sareak lelo, irudi eta adierazpen instituzional berdina erabiliko du.

“Orain inoiz baino gehiago. Bultzada feminista. Atzerapausorik ez” da aurtengo leloa.

GREBA FEMINISTA

Belen Aguerri, Garrasika kolektiboko kideak Tafallako Koordinadora Feministak prestatutako egitaraua azaldu du. Kolektibo feministek deia zabaltzen diete herriko emakume guztiei martxoak 8an lan ordaindu zein ez ordainduak uzteko. Greba bost ildotan oinarritzen da: pentsionistak, ikasleak, zaintzak, lana eta kontsumoa.

Gainera, greba egunaz gain ekimen batzuk antolatu dituzte aste honetarako. Asteburuan Txistulariaren Pasabidean kale-museo bat ipiniko da; Kultur Etxean astelehenetik aurrera erakusketa bat egongo da (astelehenean bertan ere 19:00etan hitzaldi bat izango da emakumea eta gartzelaren inguruan) eta Txiki, Txoko eta Pasadizo tabernetan sexualitateari buruzko komiki erakusketa bat ipiniko dute.

GREBAREN EGITARAUA:

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento