2015/3/12

Tafallako Udaleko Berdintasun Arlotik Aste Santuko Hiri Udalekuak antolatu dira seme-alaben oporraldiak bizitza familiarra, profesionala eta pertsonalarekin adostea helburu.
Hiri Udalekuen jarduera Tafallako Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunerako Planaren 3. atalean kokatzen da, “Aukera Berdintasuna Sustatzea”, eta Tafallako Bateragarritasunaren Aldeko Tokiko Itunean.
Hiri Udalekuen garapenari buruzko datu interesgarriak:
- Lekua: Jarduerak Marqués de la Real Defensa Ikastetxe Publikoan eginen dira.
- Datak: apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean.
- Adina: 3-12 urte bitartekoak.
- Ordutegia: 7:45 – 15:15. Malgutasuna sartu eta ateratzeko ordutegian.
Izen-ematea: Apirilaren 13tik 23ra, 012 zenbakiaren bidez. Plaza mugatuak dira eta lehentasuna emanen zaie bizitza familiarra, pertsonala eta profesionala bateratzeko beharra egiaztatzen duten familiei.
Matrikula: Ordainketa txartelaren bidez eginen da, onartua izan dela berretsi ondoren.
Prezioa: 50 € haur bakoitzeko. Inskribatzen den bigarren seme-alabatik aurrera, %10eko deskontua egingo zaie familiei.
Euskara ahal den neurrian erabiliko da jardueretan.