Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2025eko maiatzak 28

Maruxak taldea Tafallara dator ekainaren 7an bere Folklore Trabestiarekin

Foto noticia

LGTBI+ Harrotasunaren Hilabetearen baitan, 2025eko ekaina, Maruxak talde artistikoa Tafallara iritsiko da (ekainak 7, larunbata) 21:30ean Nafarroa Plazara bere proposamen eszeniko berriarekin: Folklore Trabesti.

Musika, dantza, transformismoa eta umorez beteriko ikuskizun zirraragarria da. Folklorea queer ikuspegi desobediente eta askatzaile batetik birirudikatzeko ezarritako arauei aurre egiten diena.

Bi orduko iraupena izanen du eta bi zatitan banatuko da. Ikuskizunak sormen originaleko lehen atala, zuzeneko musika, dantza eta argiztapena uztartzen ditu; eta bigarren zatian, berriz, taldeak bere burua publikoari ematen dio zumba, abesti propioak eta bere energia transformista guztiarekin.

Folklore Trabesti-n, txalapartak pultsu disidentez jotzen du, mitoak lentejuelaz janzten dira eta sustrai tradizionalak erritmo elektronikoekin nahasten dira astindu, ospatu eta hunkitzen duen erritu eszeniko batean. Kontua ez da tradizioari eustea, baizik eta dinamitatzea, distira, amorru eta askatasun handiagoz berreraikitzeko.

Maruxak Taldea Mendillorrin sortu zen 2019an, eta zortzi artistak osatzen dute: Rita, Diana, Katta, Piki, Maka, Pili, Tzani eta Nat.

Maruxak Attacks eta Amore Bekatore biren arrakastaren ondoren, taldea proposamen leherkor bezain inklusiboarekin itzuliko da: Folklore Trabesti denontzat da, guztiontzat, adinari erreparatu gabe. Tradizioa ere erresistentzia-ekintza izan daitekeelako.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento