Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko urriak 1

Merkataritza Erakarri eta Antolatzeko Plan berria

Foto noticia

Tafallako Udalak atzo aurkeztu zuen Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak diseinatutako Merkataritza Erakarpen eta Antolamenduko Plana. Aurkezpen atzeratua, Soco Ojer-en arabera; izan ere, “plana duela urtebete hasi zen egiten, baina denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik luzatu egin da”.

Tafallako merkataritzaren bilakaera eta sektorearen joera sozio-ekonomikoak ezagutzeko asmoz, hainbat profiletako kontsumitzaile eta merkatariei inkesta bat egin zaie. Bildutako datuei esker, tokiko merkataritzaren eskaintzaren eta eskariaren ezaugarriak, gabeziak eta bertuteak aztertu ahal izan dira, eta azterketa egin ondoren, egoera hobetzeko eta dinamizatzeko jarduera-ildoak finkatu dira.

Erdialdeko Partzuergoko eta Garapeneko Ion Kepa Soltxagak azaldu zuenez, “helburuak epe luzera finkatuta daude; izan ere, nahiz eta esku-hartze zehatzak egin eta egiten ari diren, hurrengo urteetarako lan-ildo sendoa finkatu nahi izan da”.

ZIFRAK

KONTSUMITZAILEAK

Adin eta baldintza desberdinetako 800 pertsonak parte hartu dute inkestan, eta bertan Tafallak gastuaren %67 hartzen duela ikusi da. Barruko %18,7 (establezimendu periferikoak) eta kanpoko %13,4a dira.

Zerbitzuak, ostalaritza eta aisia dira gehien kontsumitzen diren sektoreak; elikaduraren eta drogeriaren sektorean, berriz, parte-hartzaileen ia %50ak supermerkatu periferikoetan erosketak egiten dituela dio. Ekipamendu pertsonalari dagokionez (arropa, oinetakoak, etab.), jende askok kanpoan erostea aukeratzen du (Iruñea eta Internet bidez, nagusiki). Inkestaren arabera, gainera, Tafallako herritarren bi herenek tokiko erosketak oinez edo bizikletaz egiten dituztela jakin dugu.

Eguneroko ondasunei dagokienez, galdetutako pertsonen gastuaren herena ekipamendu periferikoetara doa (18 eta 34 urte bitarteko pertsonetan batez ere), %25 hiri-supermerkatuetara, %23 hurbileko merkataritzara eta %17 merkatura.

Gazteek erosten dute gehien Internet bidez, baina galdetutakoen % 53ak adierazi du gutxienez behin erosi duela sarearen bidez azken urtean.

Adinak ere kontutan hartzekoak dira; izan ere, tokiko kontsumoa txikiagoa da 25 eta 34 urte bitartekoen artean (%50,3) eta handiagoa 65 urtetik gorakoen artean (%83,3).

ESKAINTZA

Daturen bat garrantzizkoa bada, herrian negozioak nabarmen gutxitu direla da, izan ere, 2016. urtean ostalaritzako eta merkataritzako 289 establezimendu zeuden, eta gaur egun 137.

“Tafallako erdialdean merkatariak eta bisitariak gehiago erakarriko dituen motor bat behar da”, esan zuen Gorka Goikoetxeak, Ikertaldeko teknikariak.

Azterketa horretatik sortutako diagnostikoak erakutsi du Tafallako merkatarien %32ak 55 urte baino gehiago dituela, eta horrek esan nahi du, “egungo arauen arabera”, 10 edo 12 urtetan denak erretiratuta egongo direla. Gainera, erdiek baino gehiagok (%52,9) ez dute aurreikusi negozio ondorengotza- edo eskualdaketa-planik. % 29,4k bakarrik dute antolatua dendaren txanda, bai familian bertan bai kanpoan, eta % 17,6ak oraindik ez daki zer egingo duen.

JARDUTEKO ILDOAK

Datu guztiak bildu eta aztertu ondoren, Merkataritza Zinegotzigoak eta Ikertalde enpresak ekintza plan bat prestatu dute, funtsezko bost ardatzetan oinarrituta. Merkataritza Zinegotzigoak azpimarratu du Tafallako merkataritzaren pertzepzio eta beharrei buruzko bilera eta kontsulta herrikoien bidez egin dela, bizilagunekin elkarlanean.

ARDATZA: HIRIGINTZA KOMERTZIALA

Trafikoaren erabilera eta funtzionaltasuna hobetzea oinezkoentzat

  • Severino Fernandez komunikazio ardatz bezala mantentzeko proiektua
  • Hirigune historikoko sarbideei buruzko hausnarketa

Hirigune historiko erakargarriena

  • Hirigune historikoa edertzea
  • Hirigune historikoan etxebizitzak erosteko edo alokatzeko laguntza-programa

Lokal hutsen kudeaketa

  • Lokal hutsen datu-basea
  • Aktibazio-programen diseinua
  • Merkataritza-lokalen apaindurari buruzko ordenantza

Aparkalekua hobetzeko azterketa eta neurriak

  • Aparkaleku-azterketa
  • Kulturguneko aparkalekurako sarbidea hobetzea

Udalerriko hiri-estandarrak

  • Hiri-estandarrei eustea eta aldizka eguneratzea.
  • Altzari bereziak.
  • SMART.

Errekoleten komentuaren erabilerak eta Kulturgunerekiko sinergiak

  • Errekoleten komentuaren erabileran sakontzea
  • Erabilera osagarriak/aldi baterakoak, Kulturgunearekin sinergian.

Merkatuaren eta bere plazaren modernizazioa

  • Fatxada eta sarbideak

ARDATZA: LEHIAKORTASUNA HOBETZEA

Elementu teknologiko eta digitalei buruzko trebakuntza-pilulak

  • Prestakuntzako pilulak
  • On line prestakuntzako moduluak

Enpresa komertzialaren eraldaketa digitaleko tutoretzak

  • Merkataritzako kontsultategia
  • Denden arteko mentoring-a

Bezeroak merkataritzan duen esperientziaren diseinua

  • Bezeroaren Esperientzia Mapa izeneko tresna batekin lan egitea proposatzen da.
  • Espazioa bezeroaren eta haren zentzumenen ikuspegira egokitzea (Marketin sentsoriala)

Enpresa-ondorengotza eta ekimena

  • Enpresen Jarraitutasun Programa

Merkataritza sentsibilizatzeko eta hari balioa emateko kanpainak

  • “Tafallan badago”
  • Erosi

ASCOTA elkartearen jauzia

  • ASCOTA zerbitzuak birpentsatzen
  • IAPen inguruko prestakuntza eta jarrera

ARDATZA: ANIMAZIOA ETA DINAMIZAZIOA

Elkarteen egungo animazio-programari buruzko hausnarketa

  • MRTE analisia (Mantendu – Indartu – Aldatu – Ezabatu)

Tafalla: DNA kulturala

  • Tafalla kulturala
  • Kulturgunea ikusgai jartzea
  • Merkataritza, Kultura eta Jaietako Agenda koordinatzea
  • Komunikazioa

Ostiralak Tafallan

  • Ahaleginak hileko lehen ostiralean kontzentratuz
  • Ez itxi eguerdian
  • Kultura-menua
  • Animazioa dendetatik ostiralera, Tafallan

Azoka dinamizatzea

  • Merkatua dinamizatzea
  • Asteko azoka txikiaren esperientzia hobetzea

Azoka bereziak

  • Olentzeroren azoka berezia

ARDATZA: BEZEROEN KOMUNITATEA

Komunitateko datuak optimizatzea

  • Bezeroen datuak jasotzea
  • Tafallako datu-basearen kudeaketa

65+ seniorrentzako jarduerak

  • Hiri adiskidetsuen eta establezimendu lagunkoien programarekiko atxikimendua
  • Zerbitzuak 65+-era hurbiltzea

Gazteenei zuzendutako jarduerak

  • Presentzia digitala: merkataritza-establezimenduen online presentzia hausnartzea eta hobetzea
  • Gazteentzako zerbitzu eta/edo deskontu espezifikoak
  • Influencer-en marketina

Bisitariei zuzendutako jarduerak

  • Tafallako kokapen turistikoa
  • Tafallako bisitaren gamifikazioa
  • Erosketen Turismoaren Katalogoa Tafallan
  • Errekoleten komentua, turismo- eta kultura-gune

Ekipamendu periferikoetako elikagaien erosleei zuzendutako jarduketak

  • Tafallako merkataritza eta udalerri gisa duen eskaintza ikusgai jartzea
  • Kontsumo-faktoreen azterketa

BTT esperientzia

  • Tafallako BTT gunea komunikatzeko eta kokatzeko estrategia
  • Erdialdeko zikloturista (XIII. 2019ko edizioa): BTTren astea Tafallan
  • Erdialdeko BTT ibilbideak bistaratzea

ARDATZA: PAOC-AREN GOBERNANTZA ETA KUDEAKETA

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento