Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko maiatzak 22

Merkataritza eta Turismo Dinamizazio Planaren barnean egindako ekimenak

Foto noticia

2018/05/22

RDP ComercioTafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoa, ASCOTA eta Erdialdeko Garapen Partzuergoa,  Merkataritza eta Turismo Dinamizazio Planaren barnean egindako ekimenei buruz mintzatu dira gaur Udaletxean ospatutako prentsaurrekoan.

Ekimen hauek 2014. urtetik aurrera eramaten ari den Merkataritza eta Turismo Dinamizazio Planaren barnean sartzen dira, lau helburu nagusiren baitan sortua dagoena:

  • Kontsumo lokalarenganako eta hurbileko salerosketarenganako sentsibilizazioa.
  • Eremu Publikoaren egokitzapena merkataritza eta aisialdirako.
  • Girotzeko, iragartzeko eta komunikatzeko ekintzak.
  • Berritzeko partekatu.

Merkatu Munizipalaren lehenengo  Lehiakortasun Planarentzako, Mercasa-k 2016an aurkeztutako proiektuaren barnean, hainbat inbertsio ekonomiko egin dira, hala nola, teilatuaren konponketa. Gaur egun indarrean dagoen ordenantza ere moldatzen ari da, Merkatuari erabilera berriak emateko.

Aurten, Merkatuko langileekin hitz egin eta hutsune nagusiak aztertu eta gero, ateen aldaketa edo eraikinaren kanpoko itxura aldaketa planteatu dira.

operacion azucarBertako produktuenganako sentsibilizazio kanpainari dagokionez, Maiatzaren 14tik 25era “25 gramo” kanpainaren “Azukre Operazioa”erakusketa ikusgai egongo da Merkatu Munizipalean.

25 Gramo, egunean kontsumitu behar den azukre kantitatea da Munduko Osasun Erakundearen arabera. Gaur egungo datuek diotenez, kantitate hori laukoiztu egiten da, osasunerako arrisku handia bihurtuz.

Mari Jose Galar, Merkatuko langilearen arabera, kanpaina honen helburua azukrearen gehiegizko kontsumoak dakarren arriskuaz ohartaraztea da. Honekin batera, kanpaina honek gazte eta umeei bideratutako azukredun produktuen salmenta, etiketatzea eta iragarpena erregulatzea eskatzen du.

Kontsumo honen aurrean, bertako kontsumo fresko eta osasuntsua proposatzen da.

Gainera, maiatzak 25 ostirala 19:00etanhitzaldi-tailer bat egongo da ere merkatuan, “Azukrea: gozoki oso mingotsa” izenburupean. Honetaz gain, ASCOTAk saskiak zozketatuko ditu maiatzaren 14tik 31ra bere elikagai dendetan erosten duen jendearen artean.

CarteleraDinamizazio Plana kaleetara eraman nahi izan da ere , orain arte Alde Zaharrean, Eskolapioetan edo Plazako Kioskoan besteak beste egin diren moldaketekin jarraituz. Aurten lau kartelera ipini dira Kirol Hirian, Zazpi Kaleetan, Calatayud Pasealekuan eta Gorteen Plazan. Hauen helburua informazioa antolatzea eta auzoetara eramatea da, era berean, Alde Zaharra gehiegizko kartelez zikintzea sahiesteko. Aurreko atala Udalaren Informazioa ipintzeko erreserbatuko da, atzekoan ordea, edonork nahi duen kartela ipini ahalko du. Kartelerak ere buzoi bat dauka auzoko ororen proposamenak jasotzeko. Kaleetako erreformen artean ere Plazako iturria aipatu da. Litekeena da festetarako konponduta egotea, monumentu historikoa denez, bertan edonolako konponketarik egitea baimenduta ez dagoelako eta horrek denbora daramalako.

Ekimen turistikoen inguruko balantze positiboa egin da, batik bat, 600 pertsona baino gehiago bildu dituzten bisita gidatuena. Mencosen Jauregiko jabeekin hitz egiten ari dira baita ere bisita hauen parte izateko. Honekin batera hurrengo hilabetean aterako den Eskuorri Turistikoaren bozetoa aurkeztu da, gure herrian zer jan, non lo egin eta abar azaltzen duena.

Azkenik, bertako artistekin hitz giten ari da herriko sarreretan muralak margotzeko asmoarekin.

Prentsaurrekoan Soco Ojer, Turismo Zinegotzia; Jacinto Goñi, Jai Zinegotzia; Pili Etxeberria, Erdialdeko Garapen Partzuergoko teknikaria eta Mari Jose Galar, Merkatuko langilea izan dira.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento