Olatz Gorrotxategiren “Mierda de Ciudad” antzezlana ostiral honetan, azaroak 18, arratsaldeko 20:30ean iritsiko da Kulturgunera. Sarrera esteka honen bidez edo Kulturguneko leihatilan bertan erosi ahal izango da, 8 euroren truke.
Porrotari buruzko obra. Jadanik bera izan nahi ez duen arnegatua. Ni naiz naizena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistua botatzen. Hiru pertsona 80ko hamarkadan hasi eta gaur, hemen, zure aurrean amaitzen den istorio bat kontatzen. Sioux indiarrak euskal folklorea defendatzen. «Bila» dioen kartel bat. Saloon bat hustea. Beste okupazio bat. Clint Eastwoodek dio ez duela soldaduskara joan nahi. 1880 da. Bolbora eta goma 2. Nuklearrik ez, ez hemen ez inon ez. Urrearen sukarra eta ontziolen itxiera. Pentsamenduaren etsipenari eta borroka kolektiboei buruzko istorioa. Belaunaldi baten amaiera. Polizia askok dibertsio gutxi. Porrota. Ameriketako Estatu Batuetako erreserbak. Punkaren gordelekuak. Biak erresistentzietara murriztuta. Zeruertza. Nire atzetik datorren jendea. Oraindik kolonizatzeko dagoen belardi zabal bat, nire atzean. Gaur. Da. Etorkizuna. La Polla Records-ek abesten zuena.