Valentziara laguntzak bideratzeko NUKFn gomendioak
Azken egun hauetan, NUKFn toki-erakundeen kontsulta ugari jaso dugu DANAk kalteturiko udalerriei eta pertsonei laguntza bidaltzearekin lotuta. NUKF zenbait erakunderekin la...
Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta gaixoek, senideek, boluntarioek, laguntzaileek eta profesionalek osatzen dute. Estatuko probintzia guztietatik ahaleginak batuz, minbiziak eragindako inpaktua gutxitzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko. Halaber, osasunerako hezkuntzako lan bat egin behar da, eritasun horri aurrea hartzeko eta haren ikerketa sustatzeko.
Entitate honen helburuetako bat minbizia jasaten ari diren pertsona eta familietatik gero eta hurbilago egotea da. Horretarako, lurralde osoan eratzen dira tokiko batzarrak eta ordezkaritzak.
Hurrengo helburuetako bat Tafallan hainbat ekintza egitea da, minbiziak jotako pertsonen eta haien senideen arreta eta laguntza hobetzeko. Horretarako, boluntario-talde bat prestatu behar dugu inguru horretan.
AECCn boluntario gisa parte hartzeko aukerak askotarikoak dira; izan ere, erakundearen jarduerak zabaltzeko eta ikusarazteko laguntza-lanak egin daitezke, bai eta prebentzioari, ekitaldien antolamenduari edo pazienteei laguntzeari buruzko jarduerak ere.
Tafallan edo inguruko herriren batean bizi bazara eta zure denboraren zati bat minbizia duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen eman nahi baduzu, jarri harremanetan Maite Díaz AECCko gizarte-langilearekin (695575555, maite.diaz@aecc.es).
Azken egun hauetan, NUKFn toki-erakundeen kontsulta ugari jaso dugu DANAk kalteturiko udalerriei eta pertsonei laguntza bidaltzearekin lotuta. NUKF zenbait erakunderekin la...
2024ko azaroaren 4tik 24ra, Atena Fundazioak emandako “Pinceladas de asfalto” erakusketa izango da ikusgai Hiritar Zentroan. Erakusketak 11 mihise ditu, Atena Fundazioa...
AI4FLOOD ekimen berritzailea da, adimen artifiziala erabiltzen du uholdeei aurrea hartzeko, eta udalerriei tresna aurreratuak eskaintzen dizkie detekzio goiztiarrerako eta...