Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2020eko urtarrilak 31

Mintzakide egitasmoa Tafallara heldu da

Foto noticia

Parte hartu nahi duten pertsonek otsailaren 11 baino lehen izena eman beharko dute.

Urte berriarekin batera, Euskal Herri osoan ezaguna den Mintzalagun proiektua Tafallara heldu da Tafallako Udalaren eta Tafallaldeko AEK-ren eskutik, elkarlanean. Mintzakide, euskararen normalizazioaren barruan kokatutako egitasmoa da, euskaraz dakitenak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz; euskaraz hitz egiteko; ohitura dutenak, hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin; hauen hizkuntz-jokabideetan eta ohituretan eraginez eta erabilera sustatuz. Era honetan, egitasmo honek partaideengan eragitea du helburu: jariotasuna landuz eta hitz egiteko ohitura txertatuz; baita gizartean, harreman-sareak sortuz eta erabilera-guneak irabaziz.

Norbanakoei dagokionez, bi dira programa honen onuradun nagusiak :

  • Bidelariak, Euskalduntze bidean daudenak; euskara ikasleak, ikasle ohiak, txikitan euskara ikasi eta galdu duten gazte zein helduak. Programan parte hartzeko, gutxieneko euskara maila beharko da, hau da, gutxieneko komunikazio gaitasuna beharrezkoa da elkarrizeten erritmoa ez apurtzeko. (B1 maila)
  • Bidelagunak, Euskal-hiztunak; prozesua amaitua dutenak edota “euskaldun zaharrak” deitutakoak, eguneroko harremanetan euskara darabilten gazte zein helduak.

IZENA EMATEA

Izena eman nahi dutenek Tafallaldeko AEK euskaltegian (Kultur Etxean, arratsaldez) edo Udaleko euskara zerbitzuan (goizez) izanen dute aukera, baita telefonoz (607 534 158) edo e-mailez ere tafallaldea_mintza@aek.eus / tafallaldekomintzakide@gmail.com).

NOIZ ARTE? ORDUTEGIRIK?

Izena ematerako orduan, fitxa bat bete beharko dute (izen-abizenekin, kontaktuan jartzeko telefono zenbakiarekin..) zaletasunekin, eta elkartzeko nahiago duten ordutegiarekin. Adib, astearte goizetan, ostiral arratsaldeetan…

Izena emateko epea amaitutakoan, mintzakideak ordutegiaren eta zaletasunen arabera taldekatu eta taldeak martxan jarriko ditugu. Lehenengo hitzorduan, maiztasuna, ordua eta lekuak zehaztuko ditugu. Adibidez, asteartero, X tabernatan/kafetegian…, 17:30ean. Arestian aipatu bezala, bai Tafallako Udala, bai Tafallaldeko AEK elkarlanean, proiektuaren ongizatea eta eta filosofia bermatzeko elkarlanean arituko dira. Partaideen jarraipena eginez, arazoak suertatuko balira hauei irtenbidea emanez, ideiak proposatuz… Hau horrela, euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.

Beraz, euskaraz praktikatu nahi? Lagun berriak egin nahi? Utzi aitzakiak eta lotsa/beldurrak alde batera eta eman izena Mintzakiden!

Gaur euskaraz praktikatu, bihar euskaraz bizi!

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento