Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko azaroak 26

Mobilizazioak Emakumearenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Foto noticia

Atzo tafallarrak kalera atera ziren “Emakumearenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” ospatzera. Dozenaka persona alde zaharrean manifestatu ziren 20:00etatik Aurrera. Kioskoan, aurten espainiar estatuan erahilak izan diren emakume bakoitzaren izenak irakurri ziren eta Garrasika kolektibo feministaren “No morimos, nos matan. Autodefentsa feminista” leloa zeraman pankarta baten atzean atera zen manifestazioa. Kandelak ere piztu ziren, erahildakoak gogorarazteko. Arkakusoen enparantzara iristean komunikatu bat irakurri zen, emakumeenganako indarkeriak hartzen dituen esparru ugariak salatuz. “Ez dira soilik indarkeria edo feminizidioak. Gizarteak Skolae bezalako programak ez babestea indarkeria da ere, sexu esplotazioa, prekarietatea eta laneko desparekotasuna, jardunaldi bikoitza, genero rolen inposaketa, justiziak denuntzia jasota ere ez babestea, emakumea erasotu eta berbiktimizatzen duten prozesu judizialak…” aipatu zuen kolektibo feministak.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento