Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko apirilak 28

Munduari bira Tafallesa ta Iruñako Orkestra Gaztearekin

Foto noticia

Kontzertua maiatzaren 1ean izango da, larunbata, 19:00etan eta 3 €-ko sarrera izango du. Hemen eros dezakezu

Iruñeko Orkestra Gazteak (JOP), Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek eta “La Tafallesa” Musika Bandak “Munduari bira 60 minutuan” eskaintzen digute. Programako obra zein konpositoreak kontu handiz hautatu dira herrialde anitzen kulturari erreferentzia eginez. Hala, Iruñeko Orkestra Gaztearekin, Huapango mexikarraren erritmo tradizionalak sentituko ditugu, baita Mussorgsky erakusketaren koadroek sorrarazi zituzten sentsazioak ere. “La Tafallesa” Musika Bandak Afrikako tribuen zeremonia eta errituak, Taiwango ekialdeko musikaren edertasuna edo Armeniako dantzak erakutsiko dizkigu. Mikel Donazar eta Óscar de Esteban arduratuko dira bi taldeak zuzentzeaz.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento