Emakumeen VIII. San Fermin Esku Pilota igande honetan Ereta Pilotalekuan
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
30/10/2015
Aste honetan Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren “Munstroek ere pixa egiten dute ohean” Etxepare Sarian irabazle izan den album ilustratua aurkeztua izan da. Aurkezpen ekitaldia Barañaingo Liburutegi Publikoan izan da.
Nafarroako 18 toki-entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez Tafallakoa barne, antolatzen dute saria. Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsune zegoela ikusirik eta beraz literatur lehiaketan erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare sariak antolatu zituzten 2004an.
2006tik aurrera, Etxepare haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuarekin. 2009az geroztik Etxepare beka izateari utzi eta saria bilakatu da. Horiek horrela, lehiaktuko diren albumak bukatuta aurkeztu behar dituzte lehiakideek. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak artgitaratzen du.
Munstroek ere pixa egiten dute ohean (2015ean saritutako lana).
Pello Añorga idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen Munstroek ere pixa egiten dute ohean, liburu ilustratuak irabazi du aurtengo Etxepare Saria. Maurice Sendaken Where the Wild Things Are (Argitalpena euskaraz: Piztiak bizi diren lekuan) eleberri klasikoari keinu bat egin dio obrak. Epaimahaiak hasieran <> amaieran <> bihurtzen dela nabarmendu zuen. Era berean, hitzei <> dariela esan zuen. Sariketa irabazten duten bigarren aldia izan da; lehena 2006an izan zen, Gerlari handia lanarekin.
Etxepare Saria 2016
Oinarriak 2016ko urtarrilean plazaratuko dira. Originalak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 20an itxiko da.
MAIATZAREN 10EAN, IGANDEA, EMAKUMEEN VIII. SAN FERMIN ESKU PILOTA TXAPELKETA TAFALLAKO ERETA PILOTALEKUAN Tafallan jokatuko da emakumezkoen esku pilotako San Fermin Txapelk...
Datorren maiatzaren 8an, ostirala arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko azken kontzertua ospatuko da. Eman izena sarrera bikoitz baten zozketan...
Maiatzak 3 igandea Sarrera: 4€ Centro Cultural Tafalla Kulturgunea: 18:00 Buruaren magia eta emozioa batzen dira «Sinestea Boterea da» eskaintzeko, Toni Bright-en menta...