Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
22/11/2017
Tafallako Musika Eskola Munizipalak, Santa Zezilia egunaren bezperan, bere artistarik onenak kalera atera zituen musikaren patroia omentzeko. Arratsaldean, instrumentu-taldeko 1. eta 2. mailako ikasleek, Akordeoi eta Txistuekin batera, kalejira egin zuten gure herrian zehar,José Mari Velascoren zuzendaritzapean. Gainera, Zugar kaleko 19. zenbakian, Jose Preciado Tafallako musikariaren omenezko plaka inauguratu zen. Izan ere, 1842. urtean Udalari Musika eskola, egun Musika Eskola Munizipala bihurtu dena, sortzea proposatu zion.
Honela dio testuak:
Italiar musikaria, Santa Mariako kapera maisua. 1842an, lehen Musika Eskola Nagusia sortu zuen; hori izan zen Akademiaren aurrekaria eta Felipe Gorritik 1861ean sorturiko Musika Bandaren iturburua. 1851n, maisua eta ikaslea elkarrekin bizi ziren etxe honetan. Eskola Santa Catalina etxean zegoen, egun Merkatua dagoen tokiaren ondoan. Hamaika irakasgai ematen ziren: solfeoa, kantua, bokalizazioa, harmonia eta konposizioa; bibolina, txirula, klarinetea, fagota, tronpa eta pianoa. Musika pieza ugariez gain, Preciadok zazpi eleberri utzi zituen herrian, argitaragabe denak. Erriberrin zendu zen, pobre eta hileta-ohorerik gabe.
Arratsaldeak Kulturgunean burutu zen kontzertu batekin jarraitu zuen aurrera. Egitaraua 2016/2017 ikasturtean saritutako ikasleek, zein Erdi Mailako ikasketekin jarraitzeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan sarrera-proba gainditu zuten ikasleek osatu zuten. Haien gaitasun paregabea erakutsi zuten jendez lepo zegoen aretoaren aurrean. Ondoren, Udaleko ordezkari bezala joan ziren zinegotziek, merezitako diplomak banatu zizkieten. Koro eta Bandako ikasleak ere han izan ziren, Alfonso Muroren aginduetara. Hauek interpretatutako bi obrek jendea liluratuta utzi zuten, jardunaldi eder honi amaiera emanez.
Egun handia Tafallako Musika Eskola Munizipalarentzat, osasuntsu dagoela eta ikasle finak dituela erakutsi baitzuen.
Argazki gehiago HEMEN
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...