“Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Nafar Lansarek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak berrantolatu ditu, agentzietan aurrez aurreko arreta ahalik eta gehien murrizteko. Hori dela eta, lehen arreta telefono bidezkoa baino ez da izango, agentzien telefonoen bidez, dela gai batzuk argitzeko, dela aldez aurreko hitzordu baterako eguna eta ordua hitzartzeko. Hitzordua internet bidez ere eskatu ahal izango da.
Telefono bidez, momentuan ebatziko dira enplegu-eskariekin zerikusia duten kontsultak eta izapidetzeak: aktibazioa, deitu duen pertsona lanean hastekoa bada; datuak moldatzea; txostenak, etab.
Gogoratu beharra dago enplegu-eskaririk ezin dela berritu oraingoz, irailaren 30era arte gutxienez. Ordura arte, txartelak alta-egoeran egongo dira eta ez da berritzeko beharrik izango.
Gainerako zerbitzuetarako, hitzordua eskatu beharko da, www.empleo.navarra.es atarian edo telefonoz. Hau da, ezin da hitzordurik adostu aurrez aurre, agentzian bertan. Herritarrek aukera dute teknikariek emaniko honako zerbitzuak eskatzeko:
Lehen hitzordua telefonozkoa izanen da beti, eta aktibazioaz eta orientazioaz arduratzen diren langileek erabakiko dute prozesuak aurrez aurre jarraitu behar duen. Hala den kasuetan, maskara jantzita joan beharko da enplegu-agentziara.
Arreta bermatua pandemian
Sistema hori osasun-krisialdiko azken hiru hilabeteotan probatu izan da. Izan ere, SNE-NLk herritarrei arreta eskaintzen jarraitu du, agentziak publikoarentzat itxita izanik ere.
Herritarrei erantzunen zitzaiela bermatzeko, agentzien 9 erreferentziazko telefonoetan hilero jasotako dei-kopurua ohi baino %60 handiagoa izan da: batez beste 13.000 hartu ziren urtarril-otsailean, eta 19.800 eta 22.300 bitartean martxotik maiatzera. Gainera, SNE-NLk beste 17 zenbaki prestatu zituen. Bestalde, 2.100 lagunek www.empleo.navarra.es webgunearen bidez hitzartu zuten telefono bideozko saioa. Normaltasun berriak eskatzen dituen arreta-ereduei egokitzeko, SNE-NLk telefonozko arreta-zerbitzua indartu du, barne-prozedurak sinplifikatuz eta internet bidez arreta emateko baliabideak sortuz. Adibidez, Iruñea eta Iruñerrirako arreta-telefonoan gehienez hamar pertsonak erantzuten diete deiei orain, eta lehen lau ziren.
Gainera, ekainean oinarrizko konpetentzia digitaletan trebatzeko programa bat jarri da martxan, udalekin lankidetzan. Langabezian, lana hobetzeko prozesuan edo ABEEEan dauden 2.000 pertsonak balia dezakete programa hori.
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...
Abuztuaren 4tik, asteartea, irailaren 14ra, astelehena, arte zabalik egongo da Tafallako eta eskualdeko 2026/2027 ikasturteko kirol jardueretan izena emateko e...