Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2018ko apirilak 15

Nafarroa osoko akordeoilariak, soinubakarrean

Foto noticia

2018/04/15

acordeonesGaur VI. Nafarroako Akordeoi Topaketa ospatu da gure hirian. Tafalla Kulturgunean ospatu den ikuskizun honek 300 pertsona baino gehiago erakarri ditu. Hauek gustora entzun dituzte parte hartu duten 14 musika eskolako ikasleek, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalekoak barne, eskaini dituzten obrak. Antolatzaileen arabera, ekimen honen helburu nagusia ikasketa zentroetako hormak gainditzea da, akordeoilarien arteko bizikidetasuna eta elkartrukea sortzeko.

Kontzertuak bi zati izan ditu: Lehenengoan bi bikotek eta solista batek hainbat obra interpretatu dituzte eta bigarrenean akordeoilari orkestra batek bost abesti ezagun jo ditu, neska baten ahotsaz lagunduta: “Juego de Tronos”, “Sofía”, “Viva la vida”, “Waterloo” eta “Furra Furra” amaitzeko.

Kontzertu hau bera Burlatan eskainiko da hurrengo astean, apirilak 29 larunbatean.

acordeones2 acordeones3

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento