Pistako txirrindularitzako Espainiako Kopa Tafallan ospatuko da
Espainiako pistako txirrindularitza kopa Tafallako Miguel Indurain belodromoan ospatuko da otsailaren 1, 2 eta 16an. Bertan junior, alebin, haur eta kadete mailek hartuko dute...
2018/01/08
2017ko azaroaren 8an Nafarroako Administrazio Auzitegiak argitaratu zuen erresoluzio batek, pasa den urteko apirilaren 14ean Udaletxeko beheko balkoiean ipini zen Errepublikaren banderak legezkotasuna betetzen zuela adierazi du. Auzitegiak beraz, Tafallako Udaleko UPNko bozeramailea den Pablo Larrasoañak aurkeztu zuen errekurtsoa gaitzetsi du.
Justiziaren ohiko irizpideak antzeko epaiak eman ditu Iruña, Atarrabia edo Nafarroako Parlamentuaren kasuetan adibidez. Ofizialak ez diren banderak (Nafarroakoa, Espainiakoa, Europakoa eta bertakoa) ipintzea inkonstituzionala eta legez kanpokoa dela kontsideratzen du, Espainiako banderaren erabilera erregulatzen duen legea betetzen ez duelako eta neutralitatea errespetatzen ez duelako. Dena den, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ustez, Estatuaren edo probintziaren historia edo kultura ordezkatzen duen edo bertako biztanleak ordezkatzen dituen bandera bat ipintzeak ez du aipatutako legearen neutralitatearen kontra egiten. Zentzu horretan, Errepublikaren bandera egun horretan bakarrik jartzeak eta ofizialetatik bereiztuta ipintzeak legedia betetzen duela onartzen du.
Espainiako pistako txirrindularitza kopa Tafallako Miguel Indurain belodromoan ospatuko da otsailaren 1, 2 eta 16an. Bertan junior, alebin, haur eta kadete mailek hartuko dute...
Tafallako Udalaren Osoko Bilkurak, joan den 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, Tafallako taxi hiritarraren zerbitzua arautzen duen Ordenantza berri bati hasierako onarp...
Tafalla saskibaloi klubak hitzaldiak antolatu ditu Tafallako kiroldegian larunbat honetarako, urtarrilak 25, Bea Alonso kirol psikologoaren eskutik. Hitzaldiak helduei, haurre...