2018/05/16
Gaur aurkeztu da asteburu honetan gure hirian ospatuko diren Areto Futboleko Nafarroako Kirol Jokuen Finalen egitaraua. Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ospatu den prentsaurrekoan Arturo Goldaracena, Tafallako Alkatea; Ignacio Moros, Kirol Patronatuaren Lehendakaria; Begoña Etxeberria Kirol eta Gaztediaren Nafar Institutoko Kirol Promozioaren Buruzagia; Rafa Del Amo, Nafarroako Futbol Federazioko Lehendakaria; Olga Esquiroz, Tafatrans FS taldeko ordezkaria eta Nafar Areto Futbolaren Federazioaren bi ordezkari izan dira.
Maiatzak 19 larunbateko goizean Laboralean eta Kirol Hirian finaletako 8 partiduak jokatuko dira. Giro ona espero da, laguntasuna, berdintasuna, joku garbia eta tolerantzia kirolaren oinarritzat hartuta.
Begoña Etxeberriak, entitate ezberdinek emakumeen parte hartzea bultzatzeko egiten ari diren lana goretsi du. “Lan honen fruitua da aurtengo txapelketan emakumezkoen alebin kategoria jokatuko dela”.
Ignacio Moros, Kirol Patronatuaren Lehendakariak, Tafallak dituen instalazio egokiak nabarmendu ditu. “Bertan 3 partidu batera jokatzea posible delako iada bostgarren aldiz jokatuko dira final hauek gure herrian”. Azkenik, Laboraleko zelaian egon daitezkeen estrakuruak konpontzeko ahalegin guztiak egiten ari direla baieztatu du.
400 kirolari inguruk hurrengo partiduak jokatuko dituzte.
LABORALEAN
10:00: Irabia – Tafatrans (Kadete Gizonezkoa)
11:30: Redin – Xota (Gaztea Gizonezkoa)
BELODROMOAN
10:00: Cantera – Gazte Berriak (Kadete Emakumezkoa)
10:00: Gazte Berriak Cantera (Infantila Emakumezkoa)
11:15: Aurrera – San Juan (Alebin Gizonezkoa)
11:15: Redin A – Xota (Infantila Gizonezkoa)
12:30: Caparroso – Tafatrans (Alebin Emakumezkoa)
12:30: Cantera – Valtierra (Alebin Emakumezkoa)