Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko urtarrilak 13

Nafarroako Gobernuak herritarrei zuhurtzia eskatu die ostiral honetatik aurrera elurra egiteko dagoen iragarpena ikusirik

Foto noticia

2017/01/13

Asteburuan beharrezkoak diren elurra kentzeko makinak pixkanaka mugiaraziko dira denboraleak duen bilakaeraren arabera, eta Foruzaingoaren patruila-lanak areagotuko dira Nafarroako bide-sarean

Nafarroako Gobernuak herritarrei zuhurtzia handitzeko eskatu die Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja aktibatu ondoren elurte garrantzitsuak izateko dagoen arriskuagatik. Ostiral honetatik aurrera (urtarrilak 13), Pirinioetan, Kantauri isurialdean eta Nafarroako Erdialdean egin dezake elurra. Halaber, Erriberan haizete handiak sor daitezke, meteorologia-iragarpenaren arabera.

Prezipitazio, haize eta tenperatura baxuen meteorologia-baldintza kaskar horiek asteburu osora luza daitezke.

Beraz, herritarrei astebururako iragarritako joan-etorriak aurreratzeko edo atzeratzeko eskatzen zaie eta, nolanahi ere, garraio publikoa erabil dezatela. Mendiguneetan elurraz gozatzeko irteerak datorren astera atzeratzeko gomendatzen da, eta ibilgailu pribatua soilik ezinbestekoak diren bidaietarako erabiltzea. Kasu horietan, gainera, neguko gidatzeko eraren ohiko gomendioei kasu egin beharko zaie: irten aurretik errepideen egoerari buruz informatzea eta hurrengo orduetarako meteorologia-iragarpenaren berri izatea. Bidaiatu beharra izanez gero, erregai-tanga beteta izatea gomendatzen da eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea, kateak eramatea edo neguko pneumatikoak jartzea, telefono mugikorra kargagailuarekin eramatea, mantak eta berotzeko arropa eramatea, ura eta janaria, eta alkohola nahiz arraspa bat izatea izotza haizekoetatik kentzeko.

Nafarroako Gobernuko baliabideen mobilizazioa

Baldintza txar horiek direla-eta, Nafarroako Gobernuak ostiral honetatik aurrera eta denboralearen bilakaeraren arabera, beharrezkoa den dispositiboa mugiaraziko du; Nafarroako errepideak zaintzeko eta garbitzeko elurra kentzeko makinak eta giza baliabideak erabiliko ditu. Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, elurra kentzeko 54 makina lanean jarriko dira, eta bihar, goizeko 05:00etatik aurrera, 98 ekipo mugiaraziko.

Gainera, Foruzaingoak bere presentzia areagotuko du errepideetan asteburuan zehar zaintzako eta sorospeneko ohiko zereginak egiteko Nafarroako bide-sarean, Guardia Zibilarekin eta udaltzainekin lankidetzan. Asteburuan guztira 85 patruila ariko dira lanean, eta arreta berezia jarriko dute: AP-15 Nafarroako Autobidean eta Leitzarango Autobian (A-15, Irurtzun-Gipuzkoarekin muga eginez), Bideko Autobian (A-12, Iruña-Logroño) eta N-121-A eta N-121-B errepideetan (Iruña-Frantzia, Irundik eta Dantxarineatik, hurrenez hurren), bai eta Nafarroako hiriburuko saihesbideetan ere, baldin eta elurra azkenean bide horietan ere pilatzen bada. Beharrezkoa balitz, neurri osagarriak hartuko dira, lan-txandak luzatzea, adibidez.

Bihar, ostiraleko 07:00etatik aurrera, koordinazio-organoak eratuko dita in situ Errepideetako Kontserbazio Zerbitzuko langileekin, Foruzaingoarekin eta Guardia Zibilarekin elkarrekin patruila-lanak egiteko eta haien esku-hartzeak koordinatze aldera. Sakanako, (A-10), Leitzarango (A-15), Iparraldeko (A-1) eta Pirinioetako (A-219 autobideetan ariko dira lanean, bai eta Iruñeko Ingurabidean (PA-30) eta Iruñeak Behobiarekin bat egiten duen errepidean ere (N-121-A).

Gainera, Babes Zibileko Zerbitzuak atzo, asteazkena, Kantauri isurialdeko, Pirinioetako, Iruñerriko eta erdialdeko udalei AEMETetik jasotako meteorologia-alerta igorri zitzaien, iragarpen zehatzago baten bidalketarekin ondoren osatutako informazioa. Gogora ekarri behar da, toki-erakunde horiek Barneko Zuzendaritza Nagusiak emandako elurra kentzeko makinak dituztela leku horietan sartzeko errepideetan, kaleetan, txaboletako sarbideetan ata abar erabil ditzaten.

Bestalde, Osasun Departamentuak egoera hauetarako ohiko neurriak hartu ditu (profesionalak lur orotariko ibilgailuetan sartzea, txandak ez aldatzea atzerapenak badaude edo txanda berria ezin abian jarri ahal izatea eta landa-eremu horietan bizi diren medikuak mugiaraztea) osasun-laguntza egokia emateko bermea egon dadin datozen egunetan arreta jarraituaren beraien puntuen sarean (landa-eremuko larrialdiak) honako udalerri hauetan: aurreikuspenaren arabera, sarbide-arazo handienak izan ditzaketen udalerrietan. Halaber, Pirinioetako osasun-zentroek talde elektrogenoak dituzte hornidura elektrikoan etenak izango balira ere.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento