Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2022ko martxoak 29

Nafarroako Gobernuak Tafallan osasun arreta hobetuko duela eta suhiltzaile parke berri bat eraikiko dela iragarri du

Foto noticia

Toki entitateekin Tafallan egindako Elkarrizketa Konferentzian esan zuen, eta suhiltzaileen parke bat eraikiko dela zein zonaldean etxebizitzak birgaituko direla ere azpimarratu zuen

Maria Chivite Nafarroako presidentea Gobernuaren eta toki entitateen arteko Elkarrizketa Konferentzia berriaren laugarren topaketaren buru izan zen atzo goizean Tafallan. Bertan, Erdialdean, Erriberagoitian eta Izarbeibarren kalitatezko zerbitzu publikoak sustatzeko konpromisoa agertu zuen. Ekitaldian, Chivitek 2021eko eta 2022ko jarduera nagusiak errepasatu zituen. Horien artean, honako hauek nabarmenduz: osasun-arreta hobetzea, 28 mediku sartuz; suhiltzaile-parke berri bat eraikitzea eremuan; Lanbide Heziketako zentroen eta heziketa-ziklo berrien erreforma integrala; eta 1,5 milioi euroko zenbatekoarekin Tafallako eskualdean etxebizitzak birgaitzea bultzatzea.

Tafalla Kulturgunean ospatu zen topaketan mintzatu ziren, halaber, José Mª Aierdi, bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria eta eremuko udal ordezkariak.

Landa-inguruneko larrialdietako mediku, pediatra eta mediku berriak

Osasun alorrean, Lehendakariak adierazi zuen 28 mediku, pediatra eta landa-inguruneko larrialdietako mediku berriren sarrera, zein jardunean arituko diren Azagran, Azkoieneko eremu oinarrian, Larragan, Caparroson, Pitillasen, Murillo el Fruton, Mélidan, Santacaran, Carcastillon eta Erriberrin eta horien bitartez “egonkortasun handiagoa lortuko da osasun zentroetako eta kontsultategietako plantilletan, asistentziaren kalitatea hobetuz”, esan zuen.

Tafalla eta eskualdeko larrialdi-zerbitzuaren garapenaz mintzatu zen “aurrerapen bikaina eskualdeko larrialdien asistentzian”, zeren eremuan 43.000 pertsonako biztanleriara heldu da. Era berean, oroitarazi zuen iaz Gizarte eta Osasun Arreta Integratuaren Proiektuak 70 pertsona artatu zituela Erdialdean.

Berritze integrala LHko zentroetako bitan

Hezkuntza arloan, Lehendakariak Lanbide Heziketako katalogoaren hedapena izan zuen hizpide, heziketa ziklo berrien ezarpenarekin CIP Tafallan edota Ribera del Arga BHIn. Zentro biak “lehenetsita daude berritze integral baterako”, esan zuen Chivitek, CIP Tafalla izanik hartuko dituena garrantzi handiko jarduketa bi, estalkiaren berritzea eta beheko solairuaren berrantolaketa.

Hauek dira erreforma integral baten hasiera zein bihurtuko den “esparru atsegin bat, ingurunean hobeto egokitua, instalazio modernoekin eta eraginkortasun energetiko hobearekin”, azpimarratu zuen Lehendakariak. Ikastetxe bien arteko hornidura inbertsioek “750.000 euroak gainditu dituzte azken hiru urtetan, eta honek Gobernu honen benetako konpromiso bat frogatu du lanbide heziketari dagokionez, izan ere, benetako iraultza eta berrezarpena bizi ditu”, esan zuen.

Era beran, gogorarazi zuen Tafallako “Marqués de la Real Defensa” ikastetxe publikoa hedatu dela, zeinetan eraiki diren haur hezkuntzako ohiko hiru ikasgela berri eta bitan banatze bat. Gela hauek, 571.000 euroko kostua izan dutenak, diseinatu dira “eremu zabal eta garden modura”.

Suhiltzaileen parke berria Tafallan

Segurtasunaren harira, Chivitek hizpide izan zituen Azagra, Faltzes, Funes eta Tafallako larrialdiko plan berriak eta eremu horietarako informatikako erreminta berri bat, larrialdiak kudeatze aldera, sentsore hidrometeorologiko berri batekin batera, balizko uholdeen abisuak sortzean eraginkortasun hobea izateko.

Eta Lehendakariak iragarri zuen apirilaren 8an Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat izenpetuko duela Tafallako udalarekin Erdialde osoaren mesederako izango den suhiltzaileen parke berri bat eraikitze aldera.

Inbertsioak obra publikoetan

Obra Publikoen harira, Chivitek azpimarratu zuen NA-128 Caparroso – Mélidako berrikuntza lanen lizitazioa, zeinek 12,8 milioiko aurrekontu batekin kontatzen duten. Era berean, Nafarroako Abiadura Handiko plataformaren eraikuntzak 52 milioiko esleipen bat du Estatuko Aurrekontu Orokorretan exekutatzeko bidean dauden lanetarako, zein garatzen ari diren gaur egun Olite – Tafalla tartean eta Alesbes – Azkoien azpi-tartean.

Alokairu etxebizitzaren aldeko apustua

Bestalde, Aierdi lehendakariordeak aipatu zuen bere departamentuak Erdialdeko alokairuko etxebizitza parke publikoa hedatze aldera erakutsitako lehentasuna; eskualde honetan oraindaino ez da sustatu etxebizitza publikoa. Eta Navarra Social Housing planaren bigarren fasea iragarri du zeinek barne hartuko duen alokairuko Nasuvinsaren 34 BOEtarako sustapen bat. Halaber, foru Gobernua zain dago Oliteko Udalak udal zoruaren lagapen bat egiteko, 12 etxebizitzako bigarren sustapen publiko bat abian jartze aldera.

Ildo horretatik, Aierdik azpimarratu zuen “garrantzitsua dela lurralde garapen orekatuago eta jasangarriago bat bultzatzea, Erdialdea eskualde aktibo eta dinamiko bat bihurtzea etxebizitzaren sustapenean, enplegu sorreran eta toki garapeneko ekimen sozialen sustapenean”.

Erdialdeko proiektu bereziak

Etxebizitza eta Hirigintzako titularrak aipatu zuen, bestalde, birgaikuntza sektorea azken urteotan Erdialdeko eskualdean garatzen aritu den berraktibatzea. 2021. urtean, Tafallako ORVEak 1,5 milioi eurotik gorako diru-laguntzak bideratu ditu eskualde osoan, eta esku-hartze hauetan mobilizatutako inbertsio osoa 5 milioi eurotara hurbildu da; horrek Foru Komunitate osorako % 6a ordezkatzen du.

Aierdik halaber aipatu zituen departamentuak Erdialdean sustatu dituen proiektu berezi ezberdinak tokiko entitateekin elkarlanean; horien artean nabarmendu ahal dira, besteak beste, Uxue udalerriko etxebizitza hutsen birgaikuntza lanak horietan gazteentzako 4 alokairuko etxe sustatzeko; lan horiek laster amaituko dira.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento