Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2024ko azaroak 21

Nafarroako haurtzaro eta nerabezaroaren babeserako esparru komunitarioaren I Jardunaldia ospatuko da Tafallan

Foto noticia

Ostiral honetan, azaroak 22, Nafarroako haurtzaro eta nerabezaroaren babeserako esparru komunitarioaren jardunaldia ospatuko da Tafallako Kulturgunean, 10:00etatik 14:00ak arte

Duela zenbait hamarkada, Nafarroako auzoak eta herriak haur eta nerabeekiko prebentzio komunitarioko proiektuen garapenaren lekuko izan dira, babes-sistemaren esparruan. Esperientzia horiek auzoetako eta herrietako elkarte eta federazioek, gizarte-zerbitzuek eta komunitateetako beste eragile formal eta informalek bultzatu dituzte urteetan.

Esperientzia horiek, laguntzen ari diren pertsona eta talde adina izen dituzte. 2024. urtean, Nafarroako Gobernuko Haurtzaro, Nerabezaro eta Familiako Zuzendaritzaordeak, esperientzia pilotuen prozesu bat martxan jarri du, erkidegoko hiru herritan gauzatua (Oibar, Fitero eta Tafalla) eta prebentzio komunitarioa sistematizatzea eta lurralde osora zabaltzea helburu duena. Jardunaldi hauek esperientzia horien zati handi baten topagune izan nahi dute; urtetik egiten denaren, oraintsukoaren eta eraikitzeko dagoenaren topagune. Tafallan espero zaituztegu!

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento