
Iruñea – Tutera Bizikleta Ibilbideari buruzko Partaidetza Foroa
Datorren asteazkenean, azaroak 20, Iruñea – Tutera bizikleta-ibilbideari buruzko Parte-hartze Foroa hartuko du Tafallak. 13:00etan izango da Kulturgunean eta Nasuvinsak zei...
2015/5/13
Nafarroako Joten XXXIX. Jaialdi Handia, XXVII. Txapeldunen Txapelketa, Tafalla Kulturgunean ospatuko da 2015eko abuztuaren 8an, arratsaldeko 19:00etan.
Jaialdian parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 2014an Nafarroan ospatu den Jota Lehiaketaren batean Lehen Saria eskuratu izana, maila orokorrean (Heldua bakarka eta binakakoan, Gaztea bakarka eta binakakoan eta Haurra bakarka eta binakakoan). Gainera, Hasiberriak mailako bakarlariak eta binakakoak eta Benjamin mailako bakarlariak eta binakakoak haurren mailako bakarlari eta binakakoekin lehiatuko dira.
Jotak mikrofonorik gabe interpretatuko dira Errondallaren musikaz lagunduta.
Parte hartzeko hiru maila finkatu dira: haurrak, gazteak eta helduak, bakarlari zein bikoteka.
Sariei dagokienez: haurren kasuan txapeldunak 150€ eta garaikurra jasoko du, bigarrenak 100€ eta hirugarrenak 50€; gazteen mailan txapeldunak 300€ eta garaikurra, bigarrenak 150€ eta hirugarrenak 100€; helduen mailan, txapeldunak 500€ eta garaikurra, bigarrenak 250€ eta hirugarrenak 150€.
Flamarique Ahizpak izendatua, jotarik kementsuenak 200€ko saria eta garaikurra izango du.
Izen-ematea posta arruntaz bidaliko da (Nafarroako Plaza 5, 31300 Tafalla), faxa (948 703 239), posta elektronikoz (mcaballero@tafalla.es) edo zuzenean Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean, 2015eko ekainak 1 baino lehen.
Datorren asteazkenean, azaroak 20, Iruñea – Tutera bizikleta-ibilbideari buruzko Parte-hartze Foroa hartuko du Tafallak. 13:00etan izango da Kulturgunean eta Nasuvinsak zei...
Tafallako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, dirulaguntzak emanen ditu euskara ikasteko. 2023-2024 ikasturtean Tafallako helduei euskara ikasteak sortu dien gastuen zati b...