UDAL BANDOA EGUZKI EKLIPSE OSOA – ABUZTUAK 12
Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
2015/5/9
Tafallan ospatu da larunbata honetan “Nafarroako Musika Eskolen III. Eguna” eta bertan Nafarroako 1200 musikari inguru elkartu dira.
Hitzordua Nafarroako musika Eskolen Elkarteak antolatu du Tafallako Musika Eskolarekin batera eta Tafallako Udalak eta ikasleen gurasoek lagundu dute besteak beste.
Goizean zehar, Tafallako kaleak eta txokoak musika anitzaz bete dira: klasikoa, egungoa (pop, rocka…) edo herrikoia. Bost eszenatokitan (Tafalla Kulturgunea, Nafarroako Plaza, Arkakusoen Plazatxoa, Kultur Etxea eta Hiritar Zentroa) eta kalejiran hirian barna ibili dira.
Ekitaldi ofiziala Tafallako Udaleko Osoko Bilkura aretoan ospatu da eta bertan ekimenean parte hartu duten guztiei eskertu nahi izan zaie bere lana. Ondoren, Barañaingo Musika Eskolari pasa zaio lekukoa.
Halaber, eskola partaide guztiei plaka bana eman zaie, osotara 25: Altsasu, Aranguren, Barañain, Burlata, Egües, Mutiloa, Noain, Antsoian, Uharte, Irurtzun, Martzilla, Erriberri, Azkoien, Gares, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Zizur Nagusia, Artaxoa, Garínoain, Aralar, Berriozar, Orreaga, Oltza Zendea, Orkay.
Egunari bukaera emateko Nafarroako Plazan elkartu dira banda guztiak eta denen artean hainbat pieza jo dute elkarrekin, jende andanaren aurrean.




Tafallako Udalak herritarrei jakinarazten die Asteazkenean, abuztuak 12, ezohiko fenomeno astronomiko batez gozatu ahal izanen dugu: erabateko eguzki eklipsea, gure kale e...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, “Tafallako Jaiak” 2026 Argazki Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Aurkeztutako argazkiek 2026ko Tafallako J...
Tafallako Udalak asteazken honetan aurkeztu du abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo herriko jaien egitaraua. Programa ofizialak 130 ekitaldi baino gehiago bilduko dit...