Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2014ko abenduak 12

Nafarroako Plazako iturriari jarritako eguberrietako argiztapena, Udala eta ASCOTA elkartearen arteko batasun ikurra, merkataritza eta turismoa bultzatzeko asmoz

2014/12/12

Luces FuenteTafallako Merkatarien Elkarteak Eguberrietako kanpainari hasiera eman dio Nafarroako Plazako iturriaren argiztapenarekin. Tafallako Udalak sustatutako Merkataritza eta Turismoaren dinamizazio Planak Udala eta ASCOTA elkartea elkarlanean hasteko aukera eman du eta hainbat berrikuntza sartzeko aukera ere bai, datozen kainpainetan landuko direnak.

Gauzak horrela, ostiral honetan, arratsaldeko 20:30etan Nafarroako Plazan ekitaldi sinbolikoa egin zen. Bertan egurrez apaindutako iturria argiztatu zen, Eguberrietako zuhaitza bailitzan.

Inma Abinzano ASCOTA elkarteko lehendakariak azaldu duenez “Ascotaren zuhaitza da, gure hiriko kaleak taupaka jarri araziko dituen merkatarien zuhaitza.  Baina batez ere, Udala eta merkataritzaren arteko konpromisoa eta batasunaren zuhaitza, elkarlanaren ikurra, gure hiriko izaera turistikoa eta merkatal izaera berpiztea eta bultzatzea helburu dituena”.

AurorosUdaleko ordezkari gisa, Mari Asun Esparza merkataritza zinegotziak udala eta merkatarien arteko elkarlana azpimarratu du eta Cristina Sota alkatesak elkartegintzaren garrantzia nabarmendu du ekimen mota hauek aurrera eramateko eta aldi berean merkataritzak duen garrantzia hiriarentzat. Halaber, datorren asteazkenean, arratsaldeko 20:30etan Udaletxean Turismo eta Merkataritzaren dinamizazioaren Planaren aurkezpena izango dela iragarri du. Planak hainbat jardueretan zehaztuko da.

Tafallako auroroek musikaz girotu dute ekitaldia.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento