Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2017ko irailak 22

Nafarroako trenbide-korredoreari buruzko informazio jardunaldia Tafallan

Foto noticia

tafalla_corredorForu Gobernuak Kantauri-Mediterraneoko trenbide-korridoreari buruzko informazio eta gizarte-eztabaidako bide bat jarri du eskuragai Gobernu Irekiaren webgunean (www.gobiernoabierto.navarra.es), nahi duten pertsonek, erakundeek eta taldeek beraien ekarpenak egin ditzaten eta Gobernuak haiei erantzun diezaien. Eztabaidatzeko gunera gaurtik aurrera sartu ahalko da eta proiektuaren laburpen bat eta 23 eranskin biltzen ditu.

Irekia eta iraunkorra den prozesu baten lehen fasea da. Nafarroako Gobernuak trenbide-korridorearen proiektua garatzen den bitartean gertatzen diren aurrerapenen berri emango die herritarrei.

Prozesu honetan, korridorea eraikitzen den Nafarroako eremuen iritzia kontuan hartuko du. Horrela, informazio-saioak egingo dira Iruñean, Altsasun, Castejonen, Tuteran eta Tafallan.

Horrez gain, hemendik gutxira, web-orri iraunkor bat ere aterako da, proiektuaren garapenari buruzko nobedade guztiak jasotzeko.

Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek esteka honen bidez egin dezakete:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/corredor-ferroviario-zaragoza-vasca-pasando-por-pamplona

Informazio gehiago

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento