Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko maiatzak 30

Nafarroako Txirrindulari Itzulia Tafallara helduko da bihar

Foto noticia

Bihar, ostirala, Nafarroako Txirrindulari Itzulia Tafallara iritsiko da eta etzi, larunbata, etapa berri bat hasiko da gure hiritik. Hori dela eta ondorengo trafiko aldaketak suertatuko dira:

Maiatzak 31 ostirala:

Helmugaren muntaia

  • Trafikoa erabat moztuko da Diputazio Forala kalean, Severino Fernandez etorbideko bidegurutzearen parean (09:00etatik 20:00etara). Bertan helmuga markatzen duten dorreak ipiniko dira eta auzokoak eta merkatariak bakarrik sartu eta irten ahalko dira Ereta pasealekutik.
  • Recoletaseko bidegurutzetik Escuelas Pias kaleko bidegurutzeraino babes-hesiak ipiniko dira (Recoletasen, Cortes Plazako biribilgunean eta Severino Fernandez Etorbidean eragina izango du). Zenbait kasutan trafikoa motelduko da eta pasabide alternatiboak bilatuko dira.
  • 19:00etan, txirrindulariak helmugara iristean, Severino Fernandez Etorbidean trafikoa erabat moztuko da eta ohiko sahiesbideak erabiliko dira 18:30etatik 20:00etara.

Maiatzak 31 ostirala eta ekainak 1 larunbata:

Kotxea uzteko leku erreserbatua (baimenik ez duten kotxeek ezingo dute aparkatu)

  • Zezen Plazako parkina prentsaren eta parte hartzaileen ibilgailuentzako gordeko da ostiraleko 08:00etatik larunbateko 13:00ak arte

Ekainak 1 larunbata

Severino Fernandez Etorbidetik etaparen irteera (Nafarroako Plazan):

  • Babes-hesia ipiniko da plazatik Zangozako etorbideraino. Zenbait kasutan trafikoa motelduko da eta pasabide alternatiboak bilatuko dira.
  • 12:30etatik 13:15 arte trafikoa erabat moztuko da eta ohiko sahiesbideak erabiliko dira.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BANDOA | Suteen prebentzioa

BANDOA | Suteen prebentzioa

XABIER ALCUAZ ANDUEZA JAUNAK, NAFARROAKO TAFALLA HIRI OSO NOBLE ETA OSO LEIALEKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA, JAKINARAZTEN DU: gaur egun indarrean dagoela ekainaren 16ko 222/2...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento