Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
Lan honen helburua, bi eszenaren bidez, historiaren bilakaeran lagundu zuten emakume ahaztuak anonimatutik ateratzea da. Ostiral honetan, 19:00etan antzeztuko da eta sarrera doan izango da. Erreserbatu hemen zure eserlekuak
Gizateriaren Historia beti sexu bakar batetik kontatu izan da: gizonezkotik. Emakumeok ez gara inoiz agertu, inoiz egon izan ez bagina bezala da. Obra honek, Nafarroa femeninoan, gure lurraren, Nafarroaren, historiaren bilakaeran lagundu zuten lau emakume protagonista anonimatutik atera nahi ditu. Eta bi eszenarekin egiten du.
Erregina baten epaiketa: Blanca II Nafarroakoa giltzapetuta dago aitaren eta Leonor ahizparen aginduz. Blancak uste du pozoitzen ari direla, zuzenbidez berea den koroa erreklama ez dezan, eta gaur egun aitak traba egiten diola. Seguru asko pozoiak eragindako delirioen artean, bere ama Blanca I.aren espektroa agertu zaio, eta biek dute printzesak egiteke zuen elkarrizketa bat.
Sorgin baten epaiketa: Gratxiana eta Maria de Barrenetxea, ama eta alaba, sorginkeriagatik akusatu dituzte. Bi urte iraun zuten bi emakume hauen galdeketara joango gara.
Gaur, azaroak 20 osteguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, hain garrantzitsuak diren eskubide hauek ikustaraztearen garrantzia gogoratzen dugu, iaz Erdial...
Ostiral honetan, azaroaren 21ean, 20:30etan, Tafallako Kulturguneak "Ícaro" antzezlana hartuko du. Sarrerak esteka honen bidez eros daitezke. STRAD, El biolinista errebeld...
2025ean egindako Enplegu Tailerraren arrakastaren ondoren, Tafallako Udalak Enplegu Tailer berri bat eginen du 2026an. Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare Zerbitzu...