Gazte Lokala berriro irekiko da La Kolasan
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Datorren asteartean, urriak 31, Nazioarteko Abesbatzen Zikloaren hogeita zortzigarren edizioa hasiko da Tafallako Kulturgunean. Bertan, Islandia, Finlandia eta Lituaniako abesbatzek hartuko dute parte. Hiru egunetarako sarrerak Udalaren webgunean eta Kulturguneko leihatilan daude eskuragarri, 6 euroren truke. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.

Barbörukórinn, Santa Barbarako ganbera abesbatza, Hafnarfjör›ur- eko elizako organo-jole Gu›mund Sigur›sson-ek sortu zuen 2007an. Abesbatzak erregularki kantatzen du bertako elizkizunetan, eta kontzertuak ere eskaintzen ditu. Arreta berezia jarri diote Islandiako oinordetza musikalari, eta horren erakusgarri, “Sing a new song to the Lord” CDa argitaratu zuten, non Smára Ólason-ek Islandiako musikari utzi dizkion harribitxien moldaketak interpretatu baitzituzten. Bildumak harrera ona izan zuen. 2015eko udan, abesbatzak emanaldi bat eskaini zuen Berlineko Marienkirche elizan, eta meza bat interpretatu zuten Berlineko katedralean.
2016ko udazkenean, abesbatza hauxe aukeratu zuten Islandia ordezkatzeko Göteborgeko Eliza Nordikoaren Musika Jaialdian. Hala, Islandiako musika sakratua interpretatu zuten hiri bereko Vasa elizan emandako kontzertu batean. 2017ko abenduan, abesbatzak emanaldi bat eskaini zuen Reykjavik-eko Harpa auditorioan, mundu mailako ospea duen Jan Lundgren jazz piano-jolearekin eta Hans Backenroth baxu-jolearekin. Egitaraua Errenazimenduko motetez osatu zuten, Lundgren-en inprobisazioekin lagunduta.
Gaur egun, abesbatzak Hafnarfjör›ur elizarengandik bereizita lan egiten du, baina harekin eta beste toki batzuetako elizekin erlazionatutako hainbat proiektuz ere arduratzen da.
Zuzendaria: Kári Pomar

Somnium Ensemble taldea etengabe hazi da 2009an sortu zenetik, Finlandiako abesbatza misto erreferenteetako bat bihurtzeraino. Taldean badaude eskarmentu handiko abeslariak, bai eta musika ikasten ari diren gazteak, eta guztien artean osatzen duten abesbatzak soinu aberatsa eta interpretazio malguak eskaintzen ditu. “Unesi ääni” izeneko bigarren diskoan Errenazimenduko musikatik obra garaikideetarainoko tartea landu zuten, eta Finlandiako Irrati Konpainiak “Urteko bilduma” izendatu zuen 2019an. Garaikur hori a cappella disko batek eskuratu zuen lehen aldia izan zen. Somnium Ensemble hainbat abesbatza lehiaketatan nabarmendu da eta sari ugari irabazi ditu, besteak beste honako hauek: lehen saria Frantziako Tours hiriko Florilège Vocal lehiaketan (2018), eta bigarren saria eta entzuleen saria Neuchâtel Nazioarteko Abesbatza Jaialdian (2014). Elisa Huovinen zuzendaria Finlandiako abesbatzen zuzendaritza munduko figura garrantzitsuenetako bat da, eta 2021etik bere gain hartua du Somnium Ensemble taldearen zuzendaritza artistikoa. Halaber, Finlandiako Abesbatza Zuzendarien Elkarteko presidentea da 2018tik.
Zuzendaria: Elisa Huovinen

VMU unibertsitateko “Vivere Cantus” abesbatza akademikoak helburutzat dauka abesbatzen artea sustatzea unibertsitatean eta arte hori erakustea Lituanian zein nazioartean egiten diren ekitaldietan. Gaur egun, hainbat fakultatetako 40 ikaslek eta ikasle ohik osatzen dute taldea. Abesbatzaren errepertorioan nazio eta garai anitzetako obrak aurki daitezke, arreta berezia eskaintzen zaiolarik Lituaniako konposatzaileen musikari. “Vivere Cantus” abesbatzak Lituaniako zein nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du. Gainera, emanaldi bat eskaini zuen Lilas eta Innomine taldeekin “GameOn” erakustaldian, eta VMUko Ganbera Orkestrarekin “Couple Mondiale” Mundu Mailako 71. Eskusoinu Lehiaketan. Halaber, Lituaniako nahiz atzerriko abesbatza lehiaketetan parte hartu izan du, eta sari ugari irabazi.
Zuzendaria: Rolandas Daugėla
Tafallako Udalak 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jolastoki bat prestatu du berriro. Aurtengo nobedadea da La Kolasara aldatu dela eta atzeko atetik sartu dela. Gai...
Alkatetzaren ebazpen akordioaren arabera, Tafallako Udalak 2025eko urriaren 9an, Dirulaguntzen Deialdi Publikoa onartu zen, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Proiektuak egit...
Hauxe izan da Higuera Argazki Elkarteak M.I. Tafallako Udalaren babesarekin antolatutako XII. Tafallako Jaiak Argazki Lehiaketaren emaitza: Edizio honetan 20 argazkilariren...