Suge parkeko haur jolasak berreskuratzeko lanak 26/05/28
Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuak dirulaguntzen sistema bat ezartzen du, bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzua ematen duten autonomia-erkidegoei eta toki-erakundeei finantza-laguntza emateko. Horien artean dago garraio-bonuen sistema bat ezartzea, prezioa ehuneko 50 murriztuta. Espainiako Gobernuak % 30 finantzatuko du, eta % 20 Nafarroako Foru Komunitatearen aurrekontuen kontura.
Bidaietarako autobusa erabili ohi duten pertsonei laguntzeko bonu izendunak dira.
Aurrekoaren ondorioz, Tafallako kontzesioan (NAV-002) bonuak saltzen hasiko dira uztailaren 17an, astelehena, eta abenduaren 31ra arte jarraituko dute. Erositako bonuak 2024ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira.
Jatorria-Helmuga 10 bidaiako bonuak dira, lerro nagusirako (Erriberri -Tafalla-Iruña) eta lerro erradialetarako.
Une honetan, bonuak Interbusek Iruñeko Autobus Geltokian duen leihatilan baino ezin dira erosi. Behin bonua erosita, beti atera behar da bonu horri lotutako txartela Iruñeko leihatilan.
Nafarroako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi digu laster bitarteko alternatibo eta osagarriak jarriko direla bonuak eta txartelak erosi ahal izateko.

Urtarrilean hasi eta irailean amaitzen den Lorezaintza eta Pintura Prestakuntza eta Enplegu Tailerraren barruan, Tafallako Udala Sugearen Parkeko aisialdirako gunea kontserbat...
Seigarren urtez jarraian, Tafallan IPESek eta Golemek antolatutako Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko 40. Erakusketako film sorta bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Zineman...
LGTBI+ Harrotasunaren Hilaren harira, datorren ekainaren 6an, larunbata, 19:00etan, Tafallako Kulturgunean “HERRIKO LESBIANA IZATEA ETA SAIAKERAN GOZATZEA” bakarrizketaz g...