Ikastaro hauek, NextGenerationEU funts europarrekin finantzatuak, guztiz doakoak dira eta Nafarroa osoan ematen ari dira.
Eskaintzen den ikastaroa “Oinarrizko gaitasun digital pertsonalak eta administrazio elektronikoarentzat” da, eta programa oso bat barne hartzen du, gai horretan modu praktiko eta errazean hasteko. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatuta) langabezian dauden pertsonentzat, eta 20 ordukoa adinekoentzat, erretiratuentzat edo kalteberatasun-egoeran daudenentzat.
1. proposamena: Langabeentzako ikastaroa:
Data: 2023ko otsailaren 6tik 17ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9: 15-13: 15
Lekua: Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lokala. 1. solairua.
Izena emateko esteka erabil daiteke. Ikastaroaren kodea 240NS da
(oraindik 5 plaza geratuko lirateke betetzeko).

2. proposamena: Tafallarako, halaber, 20 orduko ikastaro bat egingo da adinekoentzat edo erretiratuentzat:
Xede-publikoa: erretiratuak
Data: otsailaren 6tik 10era
Ordutegia: 15:00 – 19:00
Lekua: SNE lokala, 1. solairua
Izen emateak: 848 42 80 22 eta esteka honen bidez

3. proposamena: Eta, taldea sortzen bada, honako hauek ere aurreikusi dituzte:
Xede-publikoa: pertsona kalteberak edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenak (talde itxi bat plantea liteke)
Data: otsailaren 13tik 17ra
Ordutegia: 15:00 – 19:00
Lekua: SNE lokala, 1. solairua
Izen emateak: 848 42 80 22/948 012 012 (ez dugu izena emateko estekarik sortu, talde itxi bat egiteko aukera sortuko balitz ere)