Nafar Lansare (SNE-NL) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bultzatutako prestakuntza-programa jarri da abian, enplegu-eskatzaileei zuzendua, arreta berezia jarriz Nafarroako emakumeen arrail digitala murrizteko eta emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko helburuan.
Ikastaro hauek, NextGenerationEU funts europarrekin finantzatuak, guztiz doakoak dira eta Foru Komunitateko lurralde osoan ematen ari dira.
Eskainitako ikastaroa “Oinarrizko konpetentzia digital pertsonalak eta administrazio elektronikorako” da, eta programa oso bat barne hartzen du, gai horretan erabat modu praktiko eta errazean hasteko. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatuta), presentziala (COVID neurrien protokoloa betez eta bermatuz).

Tafallan programatu da:
Data: 2024ko urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9: 30-13:30
Lekua: Tafallako Enplegu Agentzia. 1. solairua. (Aita Calatayud pasealekua, 1)
Izena emateko, esteka hau erabil daiteke: Ikastaroaren kodea 173NS da.