Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2015eko urriak 5

Oinezko eta ibilgailuen zaintza eta kontrola kanpainaren balantzea

Foto noticia

2015/10/5

PoliciaOinezko eta ibilgailuen kontrola eta zaintza kanpaina oinezkoen pasabideetan burutu eta gero, Tafallako Udaltzaingoak lanaren gaineko balantzea egin du.

Kanpaina irailaren 21etik 25era bitartean burutu zen, osotara hamalau kontroletan jasota hainbat momentutan.

Tafallako Udaltzaingoak hiri esparruan burutu zuen lana, behaketa semaforoa duten eta ez duten oinezkoen pasabideetara zuzenduta dago.

5245 ibilgailu eta 2116 oinezko behatu ziren eta 4 salaketa jarri ziren, hain zuzen ere lau ibilgailuk semaforoaren argi gorria ez errespetatzeagatik. Beste bat ere salatua izan zen espaloiaren gainean geratzeagatik, oinezkoen pasabidean sartuz.

Nabarmendu bestaldetik, gidatzeko baimenik inoiz izan ez duen pertsona batek ibilgailu bat gidatzen zuela, horregatik Bide Segurtasunaren aurkako delitua egotziz. Beste kasu batean, Administrazio-baimenari dagozkion puntuak galduta zituen pertsona batek gidatzeagatik, alegia bere gida baimenan 0 puntu izateagatik. Honi ere salaketa penala jarri zitzaion.

Kanpaina hau Nafarroako Gobernuak sustatzen du Bide Segurtasunaren Estrategiaren barruan kokatua dago eta harrapaketek eragiten duten istripuak prebenitzea du helburu.

¿Deseas recibir notificaciones si hay cambios en esta noticia?

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Uxueko Erromeriako egitaraua

Uxueko Erromeriako egitaraua

Herri Erromeria Tradizionala (2025/04/27, igandea): 05:30 - Tafallako Andre Maria Elizatik erromeroen irteera 07:30 - San Martin de Unxera iristea. Tafallako erromesak...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento