“Omenaldia Beatles taldeari” izenpean egingo den kontzerturako sarrerak salgai daude iada. La Tafallesa Musika Banda eta The Beat-Less taldeak ferietako larunbatean, otsailaren 9an hain zuzen, emanaldi bat eskainiko dute arratsaldeko 19:00etan Tafalla Kulturgunean. Sarrerak Kulturguneko lehiatilan edo web orri honen bidez eskuratu daitezke 10€ren truke.
1969ko urtarrilaren 30ean The Beatles talde ingelesak “Kontzertua teilatuan” edo “Apple Corps-eko kontzertua” bezala ezagutzen den azken emanaldi publikoa eman zuen. 2019 honetan emanaldi horren 50. urteurrena ospatzen da eta horregatik La Tafallesa Musika Banda eta The Beat-Less taldea Liverpool-eko musikarien omenean arituko dira hauen abestirik esanguratsuenak jotzen. Historiak eman duen talderik garrantzitsuenetako baten abestiez gozatzeko aukera paregabea izango da.
LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Tafallako Udalak giza eskubideen, aukera berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuaren aldeko konpromisoa erakutsi nahi du,...
Tafallako Udalak “Abako erreka-arroko bigarren mailako baltsak hobetzeko proiektua” gauzatu du, ibai-ekosistemak leheneratzeko eta ibai-uholdeen arriskua arintzeko jarduke...
Tafallako Udalak San Juan suak bertan behera uztea erabaki du tenperatura altuak direla eta, suteak izateko arrisku handia dagoelako.
Ostiralean, ekainaren 19an, jakitera e...
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.