Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2019ko ekainak 13

Omenaldia Tafallako Udaletxean erretiratutako 9 langileri

Foto noticia

 Atzo eguerdian, Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan omenaldi bat egin zitzaien Udalarentzako alor ezberdinetan lanean ibili izan diren 9 kide erretiraturi. Hauek izan ziren pertsona omenduak:

Mª Angeles Ojer, beti Zerbitzu Orokorretan lanean ibilitakoa eta bere azken urtetan Alkatearen Idazkari izandakoa.

Javier González, Brigada Munizipaleko zerbitzuetan lanean hasi zena eta gerora Bulego Bakarreko administrazio arloetara ohitu behar izandakoa.

Javier Autor, basozaina, bere zerbitzua erabat eraldatzen ikusi zuena eta garai berrietara moldatu behar izan zena.

José Angel Martínez eta Angel Mª Ibáñez, Polizia Munizipaleko agenteak biak.

Azkenik, Brigada Munizipaleko kideak eta arkitekto teknikoa. Javier Sota, iturgin ofiziala; Carmelo Armendáriz, Brigadaren gidaria; Javier Mañú, Brigadaren Ofiziala eta Jose Mª Oteiza, Aparejadore Munizipala.

Sektore honek ere aldaketa sakonak bizi izan ditu, baina beti irmoki lan egin du gure hiriko txoko guztiak modu egokian egon zitezen, Tafalla bizigarriago bat lortzeko helburuarekin.

Arturo Goldaracena, Tafallako Alkateak, eskerrak eman nahi izan zizkien urte hauetan Udalari zein hiritarrei eskainitako laguntzagatik:

“Batzuon ardura demokraziaren etorreraren garaitik honakoa izan da eta Udaletik pasa diren zinegotzi guztiei eskaini diezue zerbitzua. Aipatzekoa da zuetako batzuek 35 urte baino gehiago ibili zaretela Udalarentzako lanean”. Azkenik, Goldaracena uneaz baliatu zen alkate bezala Udaleko kideak agurtzeko, eta zinegotzi zein teknikariei elkarrekin egindako lana eskertzeko, larunbat honetan amaitzen baitu bere alkatetza.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento