Nafarroako Orkesta Sinfonikoak “Un virtuoso en cada atril” ikuskizuna aurkeztuko du martxoak 18 ostiralean 19:30ean. Sarrerak 24€ balioko du baina 30 urtetik beherakoentzako kostua 8€koa izango da soilik. Azken hauek Kulturguneko lehiatilan bakarrik eskuratu ahal izango dute sarrera.
Orkestra batentzako opari bikainak, Bart ken Kontzertua eta Tchaikovskyren Beltxargen aintziraren suitea erronka dira musikari bakoitzarentzat. Xarmaz, misterioz eta bizitasunez beteriko partiturak dira, une bakoitzean eta orkestrako kide bakoitzarentzat emozio eta mezu sorta oso bat zeharkatzen dutenak; inspirazioz liluragarriak, argi eta itzalen artean; adimendunak, ohiz kanpoko jenialtasun baten ezustekoak ezkutatuz. Bi handi, dudarik gabe, Tchaikovsky eta Bartók.