Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

2021eko ekainak 18

Oroitzapen eta agur ekitaldia Kirol Hirian ospatuko da

Foto noticia

Esan bezala, bihar, ekainak 19, Tafallan izango da oroitzapen eta agur ekitaldia.

Hasieran, Kondearen Parkean egitea aurreikusita zegoen, baina eguraldiarengatik eta azken eurien ondoren zorua egoera onean ez zegoelako, ezinezkoa da leku horretan egitea, ezin baita ekitaldirako behar diren tokiak muntatu. Gainera, euria egiteko arriskua dago.

Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu ahalik eta gehien zabal dadila ekitaldia Tafallako Kirol Hiriko instalazioetan egingo dela, aurreikusitako orduan, 19:30ean. Ekitaldira gonbidatutako pertsonak bi izango dira familia bakoitzeko, leku-kontrolagatik, Covid-19k eragindako osasun-inguruabarrak direla eta. Era berean, esteka honetara zuzenean jarraitzeko gonbita egiten zaie herritarrei:

https://www.youtube.com/watch?v=lpdP8guVz78&ab_channel=Tafalla-TafallakoUdala

Gonbitak hartu ez dituzten familia guztiei gogorarazten diegu gaur azken eguna dela egiteko, udaletxean, 2. solairuan.

Mila esker zuen laguntzagatik.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento